2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
2015eko tarifa fiskalak eta herrilurretako kanona
Orotz-Beteluko Udalak, 2014ko azaroaren 12an egin bilkuran, erabaki du 2015eko ekitaldirako ez aldatzea ordenantza fiskaletako tarifak, ezta herrilurretako kanona ere; beraz, indarra izanen dute lehengo urteko tarifek eta kanonak. Hona hemen:
–Ur horniduraren tasak:
1.–Kuota finkoa kontagailua alokatzeagatik: 7,08 euro/urtea + BEZa.
2.–Horniduraren kuota finkoa: 0,93 euro/hilabetea + BEZa.
3.–Tarifa, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko:
3.1. Etxeetan erabiltzeko hornidura:
a) Ekainetik irailera: 0,257 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
b) Urritik maiatzera: 0,129 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
3.2. Industrian erabiltzeko hornidura: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.
4.–Kontagailurik ez duten etxebizitzetan: kuota, 10 m³/hiruhilekoa.
5.–Hargune berria hornidura eta saneamendu sareetan: kuota bakarra, 200 euro + BEZa.
–Orotz-Beteluko Udalaren frontoia erabiltzeko tasak: 2 euro/fitxa.
–Eremu publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean eginiko aprobetxamendu berezien tasak: bestetako barrakak: 30 euro.
–Obra-hondakinak botatzea:
- 0tik 3.500 kilogramoko karga bitarteko ibilgailuak: 5,00 euro/ibilgailua.
- 3.501etik 20.000 kilogramoko karga bitarteko ibilgailuak: 15,00 euro/ibilgailua.
–Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 250 euro, bizitegi unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.
–Herrilurretako kanona:
- Epaitza: 13 euro/urtea.
- Lurzatiak: 12 euro/urtea.
Orotz-Betelun, 2014ko azaroaren 14an.–Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.
Iragarkiaren kodea: L1415532