2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2015eko zerga-tasak
Udalak 2014ko azaroaren 14ko osoko bilkuran erabakirik onetsi dira 2015eko zerga-tasak. Hona hemen:
1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
1.1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1713.
1.2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80 urtean.
2.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.65.
4.–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
4.1.–Zerga-oinarria zehazteko, ehuneko hauek ezartzea:
Koefizientea, urte tarteen arabera:
1-5 urteen tartea: 3,01 koefizientea.
5-10 urteen tartea: 2,90 koefizientea.
10-15 urteen tartea: 2,78 koefizientea.
15-20 urteen tartea: 2,78 koefizientea.
4.2.–Talde guztiendako karga-tasa: %15,35.
5.–Obretako lizentzia emateko tasa: tasa, %0,62.
6.–Lehen okupazioko lizentzien tasa: 483 euroko tarifa, bizitegi bakoitzeko.
Ordenantza fiskaletan ezarritako tasei eutsiko zaie.
Herrilurretako aprobetxamenduak: %1,00eko igoera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Obanosen, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, Jesús María Puy Lanas.
Iragarkiaren kodea: L1415502