2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hasierako onespena xehetasun azterlanari. Biurrana auzoa, 12
2014ko azaroaren 12an, Lesakako lehen alkateordeak, jarduneko alkateak, honako ebazpen hau eman du, bertzeak bertze:
“2014ko urriaren 16an Jose-Antonio eta Marcelino Múgica Goya anaiek sustatutako Xehetasun Azterlana hartu zen (2.909 sarrera zenbakia Udalaren Erregistro Orokorrean). Biurrana 12ko finkari dagokio (katastroko 2. poligonoko 238. partzela). Agiria Gabriel Laborra Erdozain arkitektoak idatzi du.
Azaroaren 5ean jaso da Udalari hirigintza arloan aholkularitza ematen dion NASUVINSA enpresak egindako informea (3.089 sarrera zenbakia).
Hori ikusirik, zera erabaki dut:
1) Xehetasun Azterlanari hasierako onespena ematea.
2) 35/2002 Foru Legearen 76 a) artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egunez erakusketa publikoan jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarriz eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan ezagutzera emanez.”
Lesakan, 2014ko azaroaren 17an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.
Iragarkiaren kodea: L1415503