230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2015. urterako

Leatxeko Udalak, 2014ko azaroaren 13an egin bilkura arruntean, erabaki zuen 2015erako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, ondotik heldu diren bezala:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

  • Hirilurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,192 izanen da, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.
  • Landalurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,567 izanen da, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako karga-tasa %3,080 izanen da eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: %1,4.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarteko aldia: %2,2; 10 urte bitartekoa: %2,1; hamabortz urte bitartekoa: %2,0; 20 urte bitartekoa: %2.
  • Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko karga-tasa bakarra ezarriko da: %13,792; zerga-oinarriari aplikatuko zaio.

Leatxen, 2014ko azaroaren 14an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1415437