2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GASTIAIN
2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Gastiaingo Kontzejuak, 2014ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.
Gastiainen, 2014ko azaroaren 14an.–Kontzejuko burua, Rubén Landa Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1415444