2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Foruen plazako 23an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren espedientea eta haren hirigintzako araudia. Behin betiko onespena
2014ko azaroaren 6ko osoko bilkuran erabakita, behin betiko onetsi da hiri honetako Foruen plazako 23an dagoen eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren espedientea, eraikineko jabeen elkarteak sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ondotik ematen dira haren hirigintzako arauak.
Lizarran, 2014ko azaroaren 12an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.
HIRIGINTZAKO ARAUDIA
1. artikulua. Azalerak egiaztatzea.
Saltokiaren azalera egiaztatu beharko da, haren gaineko ukipenak ahalik eta tikienak izan daitezen.
2. artikulua. Azalera.
Desjabetu beharreko azalera, txostenaren 3. planoan definitzen dena, 8,26 m² izanen da; haiek eraikinaren beheko solairuan dagoen saltokikoak dira.
3. artikulua. Garaiera.
Desjabetu beharreko bolumenaren gehieneko garaiera 4,10 m izanen da, saltokiko zorutik sabairaino neurtuta.
4. artikulua. Irisgarritasuna.
Igogailuak oztopo arkitektonikoak kentzeari buruzko araudia bete beharko du, Eraikuntzaren Kode Teknikoko DB SUAren beharkizunetan onargarriak diren murrizketekin, obrak teknikoki edo ekonomikoki bideraezinak direnean, “DB SUA zaharberritze obretan aplikatzeko” baldintzen arabera (Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua).
Paratuko den igogailuak gutxienez ere 90 cm-ko zabalera izan behar du eta 120 cm-ko sakonera, gutxienez ere 75 cm-ko zabalera libreko ateak, eta 120 cm-ko diametroko zirkulua egiteko modua izan behar da, igogailuaren atearen parean.
5. artikulua. Bizigarritasuna.
Oztopo arkitektonikoak kentzeko xedea betetzeko eraikuntza arloan egiten diren jarduerek ez dute eraginik izanen egungo etxebizitzetako bizigarritasun baldintzen gainean.
6. artikulua. Erabilgarritasuna.
Obrak egin bitartean, saltokiaren beharrezko azaleraren behin betiko banantzea egin ondotik, aipatu lokalaren jabeari eta bizilagunei eragozpenik sortu gabe, oraingo eskailerak erabiliz sartzen ahalko dira beren etxebizitzetan, orain egiten duten bezala.
Iragarkiaren kodea: L1415425