2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2015eko ekitaldiko zerga-tasak
Gazteluberriko Udalak, 2014ko azaroaren 8an egin bilkuran, erabaki du onestea 2015eko ekitaldian indarra izanen duten karga-tasak, indizeak eta portzentajeak. Hona hemen:
–Hirilurreko ondasunak: %0,1000.
–Landalurreko ondasunak: %0,1000.
–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: haiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.
–Gainerako udal tasak mantentzea.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Gazteluberrin, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1415484