230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Hasierako onespena herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzen aldaketari

Beteluko Udalak, 2014ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen den ordenantza hasiera batez aldatzea onartu zuen.

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da.

Betelun, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1415535