230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2015. urteko karga tasak

Beteluko Udalak, 2014ko azaroaren 14an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1. 2015. urteko karga tasak:

1.1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,355.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3,5.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea:

–Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,26.

–Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,20.

1.4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %18koa.

1.5. Haurtzaindegi zerbitzuko tasa, haur bakoitzeko hilabetean. (Aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitako tarifak).

2. Erabaki honek 2015. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Betelun, 2014ko azaroaren 17an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1415533