2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2015eko ekitaldiko karga-tasak. Behin betiko onespena
Alloko Udalak, 2014ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, honako karga-tasa hauek onetsi zituen 2015erako: Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik 2014ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 8an, eta toki entitate honen iragarki oholean paratuta. Jendaurreko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.
Argitara ematen da 2015. urteko karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,5595.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1500.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal bilketarako indizea: 1,4, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako J.E.Z.aren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarri gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira.
Allon, 2014ko azaroaren 14an.–Alkatea, M.ª Ángela González Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1415464