2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Iragarkia, ondasunak zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeko
Alloko Udaleko alkateak, aditzera ematen du:
1.–Alkatetzaren 2014ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bitartez eta interesdunei jakinarazita, bahitutako orube hori enkante publikoaren bitartez saltzea dekretatu zen eta erabaki, enkantea 2014ko ekainaren 19an, goizeko 10:00etan egitea. Enkantearen iragarkia 2014ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an, eta baita toki entitateko iragarki oholean paratu ere.
2.–2014ko ekainaren 19an lehen eta bigarren enkanteak egin eta eman gabe gelditu zirenez, aldez aurretik eztabaidatuta, enkanteko mahaiak proposatu zuen zuzeneko esleipenaren tramitea abiaraztea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduaren 139. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.
3.–2014ko ekainaren 24ko 161. Ebazpenaren bitartez, dekretatu zen bahitutako ondasun higiezina zuzeneko esleipenaren bitartez besterentzea. Horren gaineko iragarkia 2014ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 25ean, eta toki entitate honetako iragarkien oholean argitaratu zen, bai eta interesdunei jakinarazi ere.
4.–Ikusirik Ebazpenean ezarritako eskaintzak aurkezteko lehen epea datako egunean bukatzen dela eta ez dela batere aurkeztu, eta ikusirik, orobat, ez dela zuzeneko eslepeina erabakitzeko gehieneko epea igaro, 6 hilabetekoa baita, bidezkoa da zuzeneko esleipena erabakitzeko gehieneko epea ezartzea, betiere honako hauei jarraituz: enkanteko mahaiaren 2014ko ekainaren 19ko erabakia, Alkatetzaren 2014ko ekainaren 24ko 161. Ebazpena, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretua eta egintza arautzen duten gainerako legezko eta erregelamenduzko xedapenak.
Iragarki hau argitaratzen da eta honako hau ohartarazten zaie, ondasun horren zuzeneko esleipenaren bidezko salmentan parte hartu nahi dutenei:
1. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik 2014ko abenduaren 19ko eguerdiko ordu biak arte. Lizitaziorako gutxieneko eskaintza 6.055,87 eurokoa izanen da. Eskaintzak Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan irekiko dira Foruen plazako 7 zenbakian baitago, Allon (Nafarroa), Alkatetza honek ebazpen bidez zehazten duen egunean, enkanteko mahaiko kideen izendapenarekin batera.
2. Zuzeneko esleipenaren bidez besterenduko den ondasuna eta bere gain dituen lehentasunezko kargak:
–Lote bakarra:
Erregistroa: 7.415. finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 3.014. liburukia, 84. liburua, 5. orria: “Orubea (lehenago aurri egoeran zegoen eraikina), San Sebastián kalea, 2. zk.-4. 91 m²-ko azalera du, eta erabilera hau: garajea, etxebizitza eta nekazaritzako biltegia. Mugak: aurrealdean, bere helbideko kalea; sartu eta eskuinaldera, 192. lurzatia, Concepción Ciordia Gonzálezen izenean dagoena, eta 193. lurzatia, María Mercedes López Chocarroren izenean; ezkerraldean, 190. lurzatia, Jesús Soria Macuaren izenean; eta hondoan, 194. lurzatia, María Carmen Soria Montoyaren izenean”.
Katastrokoa: 3. poligonoko 191. lurzatia da.
Lehentasunezko karga: “Caixabank, S.A.” entitatean maileguko 12.680 euroko printzipalaren ordainketaz erantzuteko hipoteka.
–Balorazioa: 18.735,87 euro.
3. Bahitu beharrekoa: 2012ko otsailaren 9ko eginbidea, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan 2012ko maiatzaren 2an idatzia.
4. Lehen lizitazioko hasierako prezioa, gutxieneko eskaintza: 6.055,87 euro.
5. Besterenduko den ondasunak iragarki honen 2. atalean ageri diren karga du bere gain, eta espedientean ere jasota dago; indarrean jarraituko du eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, banketxearen ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.
6. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazional edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.
7. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Alloko Udalaren aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua gutxieneko eskaintzaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 1.211,17 euro.
Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme gordailu hori Alloko Udaleko Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak gordailuaren zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.
8. Lizitatzaileek aurkeztutako eskaintza horiek gehieneko eskaintzak izanen dira eta Alloko Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira (Foruen plaza, 7, 1. solairua). Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua aurkeztuko da, Alloko Udalaren alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira; 60,55 eurokoak, alegia.
9. Errematatzailea beharturik dago entregatzera, esleipenean berean edo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipenaren prezioaren arteko aldea.
10. Gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza batek baino gehiagok bat egiten badu postura hoberenarekin, esleipenean lehentasuna emanen zaio lehenbizi erregistratu denari, deusetan ukatu gabe eskaintzak hobetu ahal izatea, 8. idatz-zatian arautu bezala.
11. Besterendutako ondasunak erregistro publikoetan inskriba daitezkeenean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluekin konformatu beharko dute eta ez dute eskubiderik izanen besterik eskatzeko.
12. Zuzeneko esleipena erabakitzeko gehieneko epea iragaten bada esleipen erabakirik eman gabe, tramite hori bukatutzat joko da eta esleitu gabeko ondasun edo eskubide horiek Udal hartzekodunari esleitzeko tramiteak abiaraziko, Nafarroako Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduaren 147 eta 148. artikuluei jarraituz. Edonola ere, ondasun edo eskubidea esleituko zaio, toki ogasunari esleitzeko erabakia hartu aurretik egindako azken enkanteko prezioa ordaintzen duen interesdunari.
13. Espedientean ez da aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezina zordunak ez beste inork okupatzen duenik.
14. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua erregistro publikoetan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.
15. Besterentzea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutzako korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.
16. Zordunek helbide ezagunik ez badute, iragarki hau argitaratuta enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.
Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
Argibide gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Alloko Udaleko Idazkaritzarekin (telefonoa: 948-523012, posta elektronikoa: secretaria@villadeallo.org).
Allon, 2014ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1415462