230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALDATZ

Oihan enkantea, 2.552 pagoko oihan aprobetxamendua esleitzeko Aiztondo mendian, Aldazko herrilurretan. Mendi horrek 534 zenbakia du onura publikoko mendien katalogoan, eta haren titularra Aldazko Kontzejua da

Aldazko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 2.552 pago, 1.580 metro kubiko zur eta 118 metro kubiko egur egiten dutenak, 24.096,52 euroko balorazioa dutenak, gehi %12ko BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Aldazko Kontzejuaren herilurretako Iparraldi-aldea mendian daude. Mendi horrek 534 zenbakia du Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan.

Proposamenak Larraungo Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, Lekunberrin baitago (Aralar, 5). Horretarako epea, 2014ko abenduaren 22an bukatuko da, 15:00etan.

Eskaintza ekonomikoak jendaurrean irekiko dira 2015eko urtarrilaren 9ko egun berean, 13.30ean, Aldazko Kontzejuko Etxean.

Sesteorako epea 2015eko urtarrilaren 15ean bukatuko da, 13.30ean. Sesteorik izanez gero berriz ere enkantea eginen da, behin betikoa, 2015eko urtarrilaren 16an, 13.30ean, Aldazko Kontzejuko Etxean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Larraungo Udaleko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Aldatzen (Larraun), 2014ko azaroaren 14an.–Aldazko Kontzejuko burua, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1415455