Iragarkia
230. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
538/2014 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Osasun Larrialdietako Teknikarien Lanbide Heziketako titulua lortzeko probetarako deialdia egiten duena eta proba horiek arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean, 2014-2015 ikasturterako.
Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak 69.4 artikuluan dioenez, hezkuntza administrazioek aldian behin antolatuko dituzte, beren eskumenen esparruan, lanbide heziketako tituluak zuzenean lortzeko probak.
Xedapen horren haritik, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuak 35. artikuluan dio lanbide heziketako tituluak horiek zuzenean lortzeko antolatutako probak gaindituz lortzen ahal direla. Orobat, errege dekretu beraren 36. artikuluak ezartzen du hezkuntza administrazioek urtean behin, gutxienez ere, proba horietako deialdia eginen dutela beren eskumeneko esparruan.
Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak bere funtsezko helburuen artean ezarri du prestakuntza eta lanbide ibilbide malguen hautapena erraztea eta, horretarako, pertsonek beren lan esperientziaren edo ikaskuntzako sistema informalen edo ez-formalen bidez eskuratutako lanbide gaitasunak aintzatestea aurreikusten du.
Ikusirik Osasun Larrialdietako Teknikarien titulua lortzeko prozedurari buruz Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostena.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko proben deialdia egitea 2015. ikasturterako, 1. eranskinean jasota dauden oinarrien arabera.
2. Ebazpen hau Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintzari, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Heziketaren Garapenaren Bulegoari eta Argibide eta Agiri Bulegoari igortzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari jakinaraztea, argitara daitezen.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2014ko azaroaren 3an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
1. ERANSKINA
I.–Modalitatea eta parte hartzeko betebeharrak
1. Osasun Larrialdietako Teknikarien titulua lortzeko probak, ebazpen honetan arautuak, zuzenduta daude deialdi honen xedeko tituluari lotutako eskumenak ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuan gaitasun profesionalak egiaztatu dituzten pertsonentzat. Horietan, Hezkuntza Departamentuak modulukako prestakuntza eskaintza egiten ahalko du, interesdunek teknikari tituluaren lanbide profila osatu ahal izan dezaten probak egin aurretik.
Modalitate honetan ziklo osoko matrikula egin behar da, beste prestakuntza prozesu batzuetan moduluren bat gainditu duten pertsonak izan ezik.
2. Sartzeko baldintzak.
a) Modalitate honetan parte hartu nahi duten eskatzaileek lanbide gaitasuna egiaztatua izan behar dute Osasun Larrialdietako Teknikariaren titulua osatzen duten hiru gaitasun unitatetan gutxienez, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak martxoaren 5eko 95/2014 Ebazpenean ezarritako ebaluazio eta egiaztapen deialdiaren bitartez. Ebazpen horrek 2014rako deialdia egin zuen, Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko zenbait kualifikaziori lotuta dauden lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko.
b) Zer lanbide modulutarako proban inskribatzeko eskatzen den, modulu hartan matrikulatuta ez egotea, eskolatzearen edozein araubidetan.
c) 18 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.
d) Ondotik zehazten diren titulazio edo prestakuntza horietako bat izatea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo maila akademiko goragoko titulua; teknikariaren titulua; teknikari laguntzailearen titulua; Goi Batxilergoko titulua; erdiko mailako prestakuntza zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroa, ikastetxe publikoetan edo hezkuntza arloko administrazioak baimendutako pribatuetan; gainditurik izatea Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehenengo bi kurtsoak, gehienez ere bi ikasgai edukita gainditzeko; irakaskuntza ertainen erreformako lehen esperimentazio zikloko bigarren kurtsoa gainditua izatea; Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako ikasketen 1963ko planeko hirugarren kurtsoa edo ikasketa komun esperimentalen bigarren kurtsoa gainditua izatea; gaindituak izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk edo prestakuntza ikasketa batzuk.
e) Aurreko atalean ezarritakoaren ordezko aukera bat da erdi edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak gainditu izana.
f) Goiko d) eta e) ataletan aipatu baldintza akademikoen ordezko aukera gisa, eskatzaileek oinarri hauen III. epigrafean aipatzen den proba gainditu izana frogatzen ahalko dute.
3. Aurreko atalean eskatutako betebeharrak dokumentu hauen bidez frogatuko dira:
a) Indarra duen nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluaren fotokopia konpultsatua edo ondorio akademikoetarako baliokidea den beste batena. Beste aukera bat da 2. oinarriko kasuan kasuko ataletan aipatzen diren gainerako edozein titulazioren edo prestakuntzaren ziurtagiria aurkeztea, edo ebazpen honen 2. oinarrian aipatzen diren probetakoren bat gainditu izanaren ziurtagiria.
c) Lan esperientziaren frogagiriak, ebazpen honen IX. epigrafean ageri diren irizpideen arabera.
d) Dagokion lanbide profilean egiaztatutako gaitasun unitateei buruzko aitorpena, 2.A) eranskineko ereduaren araberakoa.
II.–Berariazko Lanbide Heziketako titulua lortzeko probetarako inskripzioa eta matrikula
4. Antolaketa dela eta, 30 ikastoki eskainiko dira gehienez. Ondorio horietarako, ez dira kontatuko Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 124/2013, abenduaren 14ko 313/2011, azaroaren 10eko 397/2010, maiatzaren 20ko 145/2009 edo abenduaren 2ko 432/2008 Ebazpenetan araututako gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko deialdietan parte hartu duten izangaiak, profil bereko probetarako aurkezten direnean. Izangaiak eskainitako ikastokiak baino gehiago badira, onartzen diren izangaiak irizpide hauek bata bestearen atzetik aplikatuz hautatuko dira:
–Kasuan kasuko tituluan sartutakoen artetik gaitasun unitate egiaztatu gehiago izatea, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 95/2014 Ebazpenean ezarritako ebaluazio eta egiaztapen prozeduraren deialdian.
–Inskribatu nahi deneko proben tituluan lanbide modulu gainditu gehiago izatea.
–Lanbide esperientzia handiagoa izatea Osasun Larrialdietako Teknikari tituluaren curriculumeko ekoizpen sistemaren erreferentzian deskribatutako ingurune profesional eta funtzionaletan. Hori frogatzeko, ebazpen honen 30. oinarrian azaltzen diren agiriak aurkeztuko dira.
5. 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituzten pertsonek, deialdi honetan parte hartu nahi badute, aldez aurretiko inskripzioa egin behar dute Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ikastetxe bateratuan (ESTNA), 2.B) eranskinean ageri den eredua erabiliz, 2014ko abenduaren 15etik 16ra bitarte.
6. Onartuen behin-behineko zerrendak abenduaren 17an argitaratuko dira. Zerrenda horiei buruzko erreklamazioak aurkezten ahalko dira bi eguneko epean, behin-behineko zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita. Behin betiko zerrendak abenduaren 22an argitaratuko dira.
7. Onartzen direnek lanbide titulu osorako matrikula egin beharko dute, 4. eranskinean jasotako ereduari jarraituz. Edozein modutan, aurretik egiaztatuta dituzten gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak baliozkotzeko eskatzen ahalko dute izangaiek. Matrikula epea 2015eko urtarrilaren 8tik 9ra bitarte izanen da.
III.–Sarrera proba, baldintza akademikoak betetzen
ez dituzten izangaientzat
8. Zuzenean sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituzten izangaiek, 2. oinarriko gainerako baldintzak betetzen badituzte, kasuan kasuko heziketa zikloan sartzeko proba gainditu beharko dute. Proba hori Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ikastetxe bateratuan (ESTNA) eginen da, 2015eko urtarrilaren 8an.
Proba horren bidez, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, egiaztatu behar da izangaiak badituela kasuan kasuko heziketa zikloko ikasketak aprobetxamenduz egiteko adinako ezagutzak eta trebetasunak.
9. Lanbide Heziketako tituluak lortzeko probetarako inskripzioa egiten den une berean eginen da sarrera probarako inskripzioa, 2.C) eranskineko eredua erabiliz.
10. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak proba honetarako ebaluazio batzorde bat izendatuko du. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat batzordeburu ariko da, ikastetxeko zuzendaria edo ordezko bat idazkari, eta beste bi batzordekideak Katedradunen Kidegoko, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko irakasleen artetik izendatuko dira. Batzorde bakoitzak akta batean jasoko ditu probaren emaitzak. Aktaren eredua 3. eranskinean dago.
11. Probaren ezaugarriak (egitura, edukiak, ebaluazio irizpideak eta emaitzen egiaztapena, baita salbuespenak ere) urtero ezarriko ditu Hezkuntza Departamentuak, berariazko lanbide heziketako zikloetarako sarrera proben deialdia egin eta arauak ezartzeko onartzen duen araudiaren barrenean. Aurrekoa gorabehera, berariazko zatitik salbuestea dakarren lan esperientzia egiaztatzeko, aski izanen da pertsonak kontratatu gisa lan esperientzia hartu duen enpresaren edo enpresen ziurtagiria. Agiri horretan berariaz jaso behar dira kontratuen iraunaldiak, egindako jarduerak eta horiek zein denbora alditan egin diren.
12. Proba hau gainditzeak Osasun Larrialdiak heziketa zikloan sartzeko bidea emanen du, ez bestetan.
IV.–Teknikari eta goi mailako teknikari tituluak lortzeko probetako ebaluazio batzordea
13. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak proba hauetarako ebaluazio batzorde bat izendatuko du, gutxienez bost kidek osatuko dutena. Horietatik bat batzordeburu arituko da, eta beste bat idazkari lanetan, eta biak Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionarioak izanen dira. Betiere, ebaluatu beharreko lanbide modulu bakoitzerako, modulu horretan irakaslana esleitua duen kide bat arituko da batzordean, gutxienez. Hezkuntza Departamentuak profesional adituak baimendu eta izendatzen ahalko ditu ebaluazio batzordean parte har dezaten edo batzordeari aholku eman diezaioten.
14. Ebaluazio batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Probak prestatu, zuzendu eta kalifikatzea.
b) Probak egiten diren bitartean bertan egotea eta horien garapena kontrolatzea.
c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.
d) Proben emaitzen aktak egin eta argitaratzea.
e) Lanbide moduluak baliozkotzeko edo Lantokietako Prestakuntza modulua egin beharretik salbuesteko eskaerak ebaztea.
f) Izangaiek aurkezten dituzten erreklamazioak ebaztea.
V.–Proben egutegia eta ezaugarriak, eta ebaluazio irizpideak
15. Ebazpen honetan araututako probak 2014-2015 ikasturteko azken hiruhilekoan eginen dira, garaia denean aditzera emanen den egunean.
16. Probak heziketa zikloetako curriculum indardunetan jasotako edukiei eta behar diren lanbide gaitasunei buruzkoak izanen dira. Probetan eduki teorikoak eta praktikoak izanen dira, horien bidez izangaiak behar diren gaitasunak lortu dituela ondorioztatzeko modua izateko, ikaskuntzaren emaitzen eta ebaluazio irizpideen bitartez. Prestakuntza modulu bakoitzerako proba bakarra prestatuko da, Lantokietako Prestakuntza moduluan izan ezik.
17. Inskribaturiko izangaiak probak egin beharretik salbuesten ahalko dira ebazpen honen VI. epigrafean azaltzen den laguntza prozesuan zehar ebaluazio positiboa izan duten moduluetan, hala erabakitzen baldin badu ebaluazio batzordeak, prestakuntza faseko irakasle taldearekin ados jarrita.
18. Modulu bakoitzaren ebaluazioaren adierazpena eta, hala denean, heziketa zikloaren azken kalifikazioa lanbide heziketako ebaluazioari buruz indarra duen araudian ezarritako moduan eginen dira.
VI.–Prestakuntzarako laguntza fasea
19. Gorago adierazi den bezala, izangaiek prestakuntzarako laguntza jasotzen ahalko dute, moduluka egituratua, deialdi honen xedeko tituluaren curriculumaren lanbide profila osatu ahal dezaten.
20. Lanbide moduluak emateko eskumena duten irakasleek osatutako taldeari dagokio prestakuntzarako laguntza ematea. Lanbidean ari diren adituek ere talde horretan parte hartzen ahalko dute. Hona hemen irakasle taldearen eginkizunak:
–Taldearen jarraipen plana eta izangai bakoitzaren prestakuntza plana diseinatzea.
–Izangaien prestakuntzaz arduratzea, ikasgeletan edo urrutiko modalitatean ematen denaz.
–Izangaiei etengabeko ebaluazioa egitea.
21. Prestakuntza planak bi prestakuntza esparru bilduko ditu:
a) Prestakuntza esparru bat modulu bakoitzean matrikulaturik dagoen taldearentzat, erreferentziako ikastetxean edo egokitzat jotzen den beste leku batean garatu beharrekoa, ikasleak bertaratuta. Esparru hori goian aipatu den irakasle taldearen ardurapean egonen da, ikasleen lanarekin bateragarria den ordutegian, arratsaldez ahal dela, izangaiek irakasle taldearen orientazioa jaso dezaten eta prestakuntza eta ebaluazio jarduerak egin. Izangaien lanbide profila osatzea xede izanen duten prestakuntza jarduerak garatuko dira esparru horretan; horretarako, lanbide moduluen muineko alderdiak jorratuko dira eta beharrezkoa izanen da irakasleen edo profesional adituen parte-hartze zuzena.
b) Bakarkako lana, izangaiak bere kabuz lor ditzakeen prestakuntza helburuei begira. Jarduera hori urrutiko modalitatean eginen da batez ere, postaz, telefonoz edo prozedura telematikoz, eta irakasle talde bat arduratuko da horretaz, tutoretza pertsonalaren bitartez, aurrez ezarritako ordutegian. Zilegi izanen da, halaber, ikastetxera bertara joatea eta ikastetxeak prestakuntzarako dituen instalazioak erabiltzea, egoerak hala eskatzen duenean.
22. Ikastetxeko zuzendaritzak tutoretzen edo ikastetxean bertan egin beharreko saio kolektiboen ordutegia zehaztuko du, izangaien eta erabil daitezkeen baliabide eta langileen arabera. Arau orokor gisa, prestakuntza moduluen egitura eta hurrenkera zehazteko erabiliko diren irizpide pedagogikoek, ahal den neurrian, izangaiei aukera emanen diete prestakuntza guneak ahalik ongien aprobetxatzeko, bertaraturik.
23. Laguntza fase honetan landuko diren moduluen ebaluazioa etengabea izanen da, orientaziorako eta prestakuntzarako balioa izan dezan. Etengabeko ebaluazio prozesuan kalifikazio positiboa lortzen duten izangaiak fase horretan gainditutako moduluetako azken probak egin beharretik salbuetsiko dira, ebaluazio batzordea ados agertuz gero. Hala ez bada, aurreikusitako probak egin beharko dituzte.
VII.–Baliozkotzeak eta salbuespenak
24. Ebazpen honek arautzen dituen probetan matrikulatzen direnei Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuestearen eta baliozkotzeen arloan indarra duen araudia aplikatuko zaie.
25. Lanbide moduluak baliozkotzeko edo Lantokietako Prestakuntza modulua egin beharretik salbuesteko eskaerak matrikula egitean aurkeztuko dira, eta ebazpen honen 13. oinarrian aipaturiko ebaluazio batzordeak ebatziko ditu. Onartutakoei ofizioz eginen zaizkie merezi dituzten baliozkotze eta salbuespenak, dokumentazio osagarririk aurkeztu beharrik gabe, baina baliozkotzeko eta salbuesteko eskaera egin beharko dute matrikularen dokumentuan.
VIII.–Erreklamazioak
26. Ebaluazio prozesuetako kalifikazioei buruzko erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira. Hasiera batez, kasuan kasuko ebaluazio batzordeko buruari zuzenduko zaizkio, hots, ebazpen honetako 10. oinarrian aipatutako batzordeko buruari, sarrera proben kasuan, edo 13. oinarrian aipatutakoari, teknikari titulua lortzeko proben kasuan.
27. Kalifikazioak argitaratu eta hiru egun baliodunekoa izanen da erreklamazio epea. Ebaluazio batzordeak hiru egun baliodun izanen ditu, erreklamazio epea bukatu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak ebazteko. Edonola ere, batzordearen behin betiko erabakia idatziz jakinaraziko zaie interesdunei, bi egun balioduneko epean.
28. Erreklamazioaren gaineko ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, hilabeteko epean, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
IX.–Lantokietako Prestakuntza modulua
29. Izangaiek, Lantokietako Prestakuntza modulua egin beharretik salbuets ditzaten nahi badute, kasuan kasuko tituluaren lanbide eremuarekin zerikusia duen esperientzia frogatu beharko dute, gutxienez urtebeteko lanaren parekoa, lanaldi osoan. Onartutakoei ofizioz eginen zaie Lantokiko prestakuntzako moduluaren salbuespena, dokumentazio osagarririk aurkeztu beharrik gabe, baina salbuesteko eskaera egin beharko dute matrikularen dokumentuan.
X.–Titulazioa, egiaztapena eta erregistroa
30. Ebaluazio prozesuak gainditzen dituzten izangaiek eskubidea izanen dute gainditutako lanbide moduluen egiaztapena jasotzeko.
31. Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako ikasleak ebaluatzeko eta haien ikasketak egiaztatzeko prozesuari buruzko araudian xedatutakoaz gain, ESTNA ikastetxe bateratuak arau honen xede den ebaluazio prozeduran egiaztaturiko moduluen erregistroa edukiko du.
32. Tituluaren curriculumeko lanbide modulu guztiak gainditzen dituztenek teknikari titulua eskatzeko eskubidea izanen dute.
2 A) ERANSKINA
Egiaztatutako gaitasun unitateen aitorpena¹
I.–Eskatzailearen datuak:
Izen-deiturak:
NANa:
Jaioteguna:
Helbidea: Herria: ...................... Kalea/plaza: .................................... zenbakia:
Posta kodea: ...................... Probintzia
Telefonoa:
Eskatzaileak aditzera ematen du, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuaren babesean (lan esperientziaren bidez lortutako lanbide eskumenak), lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko Nafarroako Foru Komunitateak dei egindako prozeduretan, ondotik zehazten diren kode eta izeneko gaitasun unitateak frogatu dituela:
Kodea: .......... Izena:
Kodea: .......... Izena:
Kodea: .......... Izena:
Kodea: .......... Izena:
Kodea: .......... Izena:
Kodea: .......... Izena:
Kodea: .......... Izena:
………………(e)n, 20…(e)ko ……………………aren ……(e)an
Eskatzailearen sinadura
(¹) Ikastetxe ofizialak egiaztatuko du eskatzaileak aitortzen duen informazioa benetakoa ote den, eskatzen duen probetan onartzeko eta, zein den kasua, moduluak baliozkotzeko edo salbuesteko.
2 B) ERANSKINA
Inskripzio eskaera, berariazko lanbide heziketako tituluak lortzeko probetarako
I.–Eskatzailearen datuak:
Izen-deiturak:
NANa:
Jaioteguna:
Helbidea: Herria: ........................... Kalea/plaza: ................................ zenbakia:
Posta kodea: ...................... Probintzia
Telefonoa:
II.–Inskripzioaren datuak:
Proba libreetan inskribatu nahi du, Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko.
Titulu osoa.
Ondoko frogagiriak eransten ditu (fotokopia):
Nortasun Agiri Nazionala edo pasaportea.
Ziurtagiri akademikoa, sarrerarako baldintza akademikoak betetzen ditudala frogatzeko.
Sarrera proban inskribatzeko eskaera.
Tituluaren gaitasun unitateak gainditu izanaren frogagiria, lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak aitortzen dituen uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuari jarraituz.
Lan esperientzia frogatzeko agiriak.
………………(e)n, 20…(e)ko ……………………aren ……(e)an
Eskatzailearen sinadura
NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA I.B.KO ZUZENDARIA.
------------------------------------------------------------------------
Jauna /Andrea: .................................................. NANa
Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko probetan inskribatzeko eskaera egin du.
.................(e)n, 20...(e)ko .............aren ..............(e)an
(Sinadura eta ikastetxearen zigilua)
2 C ERANSKINA
Inskripzio eskaera, Osasun Larrialdietako Teknikariaren heziketa zikloan sartzeko probarako
I.–Eskatzailearen datuak:
Izen-deiturak:
NANa:
Jaioteguna:
Helbidea: Herria ................................... Kalea/plaza: ............................... zenbakia:
Posta kodea: ................. Probintzia
Telefonoa:
ESKATZEN DU:
Osasun Larrialdietako Teknikariaren heziketa zikloan sartzeko probetan onar nazatela.
Berariazko zatia egin beharretik salbuestea, eta horretarako behar diren frogagiriak eransten ditu.
………………(e)n, 20…(e)ko ……………………aren ……(e)an
Eskatzailearen sinadura
NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA I.B.KO ZUZENDARIA.
------------------------------------------------------------------------
Izena: ............................................ NANa
Osasun Larrialdietako heziketa zikloan sartzeko probetan inskribatzeko eskaera egin du.
....................(e)n, 20...ko ....................... aren ......... (e)an
(Sinadura eta ikastetxearen zigilua)
3. ERANSKINA
Osasun Larrialdietako Teknikarien heziketa zikloan sartzeko probako ebaluazio batzordearen ebaluazio akta
Ikastetxea: Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa Ikastetxe Bateratua-ESTNA.
Herria: Iruña.
ORDENA ZENBAKIA DEITURAK ETA IZENA | KALIFIKAZIOAK | ||
Zati orokorra | Berariazko zatia | Orokorra | |
Akta honek .................. pertsona jasotzen ditu, ................... izangaiarekin bukatuta.
....................... (e)n, 20...ko ................... aren ........(e)an
Ontzat emana
Batzordeburua ............... Idazkaria ............... Batzordekideak ...............
4. ERANSKINA
Matrikula egiteko inprimakia
I.–Norberaren datuak:
Izen-deiturak:
NANa:
Jaioteguna:
Helbidea: Herria: ............................. Kalea/plaza: ............................... zenbakia:
Posta kodea: ............................ Probintzia
Telefonoa: .
II.–Matrikulako datuak:
Izenburua: Osasun Larrialdietako Teknikaria.
Gradua: erdi mailakoa.
Lanbide arloa: Osasuna.
Proba libreetan inskribatu nahi du, Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko.
Titulu osoa.
III.–Salbuespenak eta baliozkotzeak.
Behean sinatzen duenak honakoa eskatzen du:
Lantokietako Prestakuntza modulutik salbuestea.
Ondoko modulu hauek baliozkotzea:
.................(e)n, 20...(e)ko .............aren ..............(e)an
Interesdunaren sinadura
NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA I.B.KO ZUZENDARIA.
------------------------------------------------------------------------
Izena: ............................................ NANa
Osasun Larrialdietako Teknikari titulua lortzeko probetan inskribatzeko matrikula egin du.
Iruñean, 20..... (e)ko ................... aren ....................(e)an
(Sinadura eta ikastetxearen zigilua)
Iragarkiaren kodea: F1415267
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
