1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
190E/2014 EBAZPENA, urriaren 14koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Olloki-Oihana eta Olloki-Zubiri izeneko lurpeko 13,2 Kv-eko linea elektrikoen proiekturako, Esteribarko udal mugapean. Sustatzailea Iberdrola DESAU da.
Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskinean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Proiektatutako jarduketak helburu du Olloki 66/13,2 kV-eko azpiestazio berria San Cristóbal-Zubiri izeneko egungo linea elektrikoarekin lotzea. Obra bi fasetan gauzatuko da: lehendabizikoan, Olloki BTA lotuko da aipatutako linea elektrikoaren 07.02.03 euskarriarekin, eta lur azpiko linea elektriko horri “Olloki-Oihana” deituko zaio. Bigarrenean, berriz, aireko linea Olloki BTArekin lotuko da, lur azpitik joanen den beste linea batekin; horri “Olloki-Zubiri” deituko zaio. Proiektu berria gauzatutakoan, zerbitzutik kanpo gelditzen diren linea guztiak desmuntatu egin beharko dira. Lur azpiko linea elektrikoak 100 metro luze inguru izanen dira.
Espedientean Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ageri da. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak ere espedientearen aldeko txostena eman du.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Olloki-Oihana eta Olloki-Zubiri izeneko lurpeko 13,2 Kv-eko linea elektrikoen proiekturako, Esteribarko udal mugapean. Sustatzailea Iberdrola DESAU da.
2. Baimena neurri hauek aplikatzearen baldintzapean ematen da:
–Ingurumen arlokoak:
- Aireko linea lur azpikoa bihurtzeko euskarrian elektrokuzio arriskua murrizteko, erabat isolatuko dira lineako eroaleen eta ebakigailu bikoitzaren arteko lotura zubiak, horien eta tximistorratz autobalbulen arteko lotuneak eta horien eta konexioko botilen artekoak. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Bestetik, tximistorratz autobalbulak eta terminalak BCAC (“Bushing Connection Animal Cover”) aurremoldeatutako estalkiekin edo antzekoekin babestuko dira. Lotzeko kateetarako U70AB66 isolagailua erabiliko da.
–Hirigintza arlokoak:
- Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez (errepideak, bide publikoak, ibilgu publikoak, azpiegitura sareak, zerbitzu publikoenak edo beste batzuk), sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Halaber, azpiegitura egiteak ukitzen ahal dituen lurzatien titularren baimenak izan beharko ditu sustatzaileak.
- Baimen honek ez du babesten energia hornitzea lurzoru urbanizaezinaren gainean dauden edo horren gainean paratu gogo diren jarduerei.
3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Esteribarko Udalari, Iruña aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko urriaren 14an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1413985