1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
202/2014 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VIII. Saria, 2014. urtekoa, ebazten duena.
Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak urtarrilaren 10ean emandako 5/2014 Foru Aginduaren bitartez, Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VIII. Sariaren deialdia egin zen, 2014. urteari dagokiona, zerbitzu publikoen kalitatea hobetzen eta kudeaketarako jardunbide egokien bidez herritarren beharrak betetzen nabarmendu diren Nafarroako edozein Administrazio Publikotako erakunde, unitate eta entitateak saritu eta aintzatesteko.
Deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, saria ebaluatu duen epaimahaiko burua Gregorio Eguílaz Gogorza jauna izan da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, hala izendatu baita Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 23ko 100/2014 Foru Aginduaren bidez. Honako hauek izan dira epaimahaiko kideak: Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Javier Ramírez de Ganuza Casado jauna, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioko zuzendaria, Iñaki Arana García jauna; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria, Mariano Herrero Ibáñez jauna; Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria, Alberto Ecay Pagoto jauna; eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza jauna. Eta mahaikide-idazkaria, Ebaluazio eta Kalitate Ataleko burua izanen da, Ángel M.ª Iturralde García jauna. Aditzera ematen da, deialdiaren 6.1 oinarrian ezarritakoa bete beharrez.
6 lan aurkeztu dira sarira. Epaimahaiak lanak ebaluatu ditu eta, 2014ko irailaren 29an, bere proposamen lotzailea eman du, 5.5 oinarrian xedatutakoarekin bat. Hona hemen epaia:
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen ospitaleari ematen zaio Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VIII. Saria, itxaron zerrenden kudeaketa eta oftalmologia atal batean emandako prestakuntza direla eta.
Akzesita Iruñeko Udaleko Gerentziari ematen zaio, formatu elektronikoko fakturen kudeaketa integrala dela eta.
Horrenbestez, sariaren epaimahaiak egindako proposamena ikusirik, eta urtarrilaren 10eko 5/2014 Foru Aginduaren 6. oinarrian ezarritakoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen ospitaleari ematea Nafarroako Administrazio Publikoetako Zerbitzu Publikoen Kalitaterako VIII. Saria, itxaron zerrenden kudeaketa eta oftalmologia atal batean emandako prestakuntza direla eta.
2. Akzesita Iruñeko Udaleko Gerentziari ematea, formatu elektronikoko fakturen kudeaketa integrala dela eta.
3. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari, Osasun Departamentuko kontseilariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzari, García Orcoyen Ospitaleko Zuzendaritzari, Iruñeko Udaleko Gerentziari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Atalari, Mendi Zerbitzuko Ingurumena Zaintzeko Atalari, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari eta Hezkuntza Departamentuko Burlada IBko Lanerako prestakuntza eta orientazioko departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko urriaren 15ean.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1413978