23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2014ko jaiegunen egutegia

Buñuelgo Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 8an eman 3/2014 ebazpenaren bidez, 2014ko lan egutegia onetsi da:

Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitute enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena, eta uztailaren 23ko 341/2013 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena.

Horrenbertzez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Buñuelgo Udalaren zerbitzuko langileek 2014an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

Urtarrilaren 17a: San Anton (jaieguna Buñuelen).

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.

Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2014an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta aipatutako jaiegunak.

Hirugarrena.–Gainera, ez dira lanegunak izanen honako egun hauek:

A) Egiazko lan ordu gehiegi izateagatik:

–Abuztuaren 18a, 19a, 20a eta 21a.

–Abenduaren 26a.

B) Opor egun gisa kontatuko da:

Uztailaren 25a.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Urteko lanordu kopurua, 1.592, honelako lanaldietan banatuko da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 7:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera.

b) Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta, lanaldi berezia dutenei.

Borzgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 12:00etatik 15:00ak arte.

Zazpigarrena.–Udaltzainek lan egutegi hau izaten ahalko dute, kontuan harturik uztailaren 25a eta abuztuaren 16a, 18a, 19a, 20a eta 21a, hau da, herriko bestetako egunak, ez direla haiendako jaiegunak izanen eta egun horietan ezin izanen dutela oporrik hartu, dagokien diru ordaina hartuko badute ere.

Zortzigarrena.–Administrazio honetako zerbitzuen premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, zerbitzu bakoitzari atxikitako langileen %50ek baino gehiagok ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1400255