23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2014ko urtarrilaren 20an ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Arantzako Udaleko zinegotzi Koldobike Gorostiza Uriguen andreak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta.

Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Arantzako Udaleko alkate udalburuak, urtarrilaren 15ean emandako 5/2014 ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako Koldobike Gorostiza Uriguen zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2014ko urtarrilaren 20an.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Arantzan, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1401113