23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Ultzamako, Odietako, Anueko eta Lanzko udaletan uraren goi hornidurarako baterako konponbidea, 3. fasea” izeneko proiektuaren obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak otsailaren 13an emandako 49/2013 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, ekainaren 20ko 315/2013 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatu proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, eta ebatzi egin zuen aurkeztutako alegazioen gainean, ebazpen horren azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Ultzamako, Odietako, Anueko eta Lanzko udaletan uraren goi hornidurarako baterako konponbidea, 3. fasea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ultzamako, Odietako eta Anueko udaletako alkate-udalburuei dei egitea, 2014ko otsailaren 18an, 19an eta 20an aipatu herriko etxeetan ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Francisco Javier Lachén Barbería jauna eta Alexia Mauleón Goñi andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, haietako edozeinek okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ultzamako, Odietako eta Anueko udaletxeetako iragarki oholean, eta ukituriko titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den kasuetarako.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: F1401081