23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2014rako aldaketa, Tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2013ko urriaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014rako aldaketa Tasak arautzen dituen ordenantzan. 2013ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, SANEAMENDUA, ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Izarbeibarko Mankomunitatearen tasak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarriak

1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xede diren tasek ur horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak egitea dute oinarri. Ezartzen diren ordainarazpenak, beraz, tasak dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean martxoaren 2ko 4/1999 Legeak egindako aldaketaren arabera arautzen diren zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Izarbeibarko Mankomunitatean une bakoitzean dauden udalerri eta kontzejuen mugapeetan aplikatuko da.

Horren aplikazioa osoa edo partziala izan daiteke, betiere Mankomunitatean nola sartuta dagoen kontuan harturik eta benetan egiten diren nahiz egin daitezkeen zerbitzu emateen arabera.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek arautzen dituen zerbitzu eta jarduerak, ondotik ematen den zerrendakoak, eskura izan edo eskuratu ahal izatea nahiz erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak sortzen dituzte. Hona hemen:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Ezarri beharreko tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren egiazko edo balizko hustea eta, ondoren, haien arazketa. Ezarri beharreko tasa desberdina izaten daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, balizko hustea dagoela kasu guztietan ulertuko da.

Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

–Halako kasuak, non Izarbeibarko Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

–Ezkutuko ur-ihesen bat badela atzematen bada. Kasu horretan, ondotik ematen diren inguruabar guztiak bete beharko dira, eta horiek behar bezala frogatu beharko.

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea.

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak.

Ur hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuen eskuragarritasun fisikoa sartzen da.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskatzailetza lana, enpresako langileek egina, ezarritako arauak hertsiki betetzen diren egiaztatzeko xedea duena.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek eta juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapetzen ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan, betiere, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) atalean zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluaren h) atalean zehaztutako tasetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Izarbeibarko Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairuaren kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitua emariarena bera dela ulertuko da, kontrakoa aski frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, betiere zifra horiek kontsumitutako uraren %25a baino handiagoak badira.

Kontzepu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko propio ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada.

f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontra erabilitako kontsumoetarako: kuota finkoa, hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubiko ur kopurua, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsiz.

h) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunek ezarriko dituzte tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak: horiek ordenantza honen eranskinean agertzen dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespen eta hobariak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo bertze edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotatik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

11. artikulua. 1. 4. artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako tasak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasek –horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua– hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean izanen dute sorrarazpena; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. 4. artikuluaren c), d) eta g) ataletan ezarritako tasak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluaren e) atalean ezarritako tasak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluaren f) atalean ezarritako tasak, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluaren h) atalean ezarritako tasak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

–4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) ataletan aurreikusitako tasak, hiru hilabetetik behin ordainaraziko dira.

–e) eta f) ataletan aurreikusitako tasak, sorrarazpenaren unean ordainaraziko dira.

–h) atalean aurreikusitakoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua. 1. Ordenantza honetan aurreikusitako tasak aplikatzearen ondoriozko tributu-zorrak jakinarazpen gabetzat joko dira, 4. artikuluaren h) atalekoak izan ezik.

2. 4. artikuluaren a), b), c), d) eta g) ataletako tasek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Izarbeibarko Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita 30 balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3. 4. artikuluaren e) atalean aurreikusitako tasak sorrarazpenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluaren a) ataleko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

4. 4. artikuluaren f) atalean aurreikusitako tasak, behin hargunerako eskubidea aitortu ondoan, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduaren arabera ordaindu beharko dira, sorrarazten diren unean.

5. 4. artikuluaren h) atalean aurreikusitako tasak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

14. artikulua. 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezartzen dituen errekarguekin.

Epe hori zorrak ordaindu gabe iraganez gero, premiamendu bidez ordainaraziko dira, non ez duen Izarbeibarko Mankomunitateak erregelamenduaren arabera haiek geroratzeko baimena eman.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboek, edota helbideratua izan arren edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu diren kasuetan, Izarbeibarko Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota honek kobratzeko gaitu ditzakeen banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

II. TITULUA

16. artikulua. Saneamenduko kanona Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan arautua dago.

17. artikulua. Delako saria 10/1988 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Indarrik gabe geldituko dira, inongo baliorik eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik hasita, hari kontra egin eta ezarrita diren maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

1. ERANSKINA

Uraren ziklo integralaren 2014ko tarifak

1.–Kuota hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN DIAMETROA mm-TAN

HIRUHILEKOKO
KUOTA

13 mm-raino

8,89 euro

15 mm

10,63 euro

20 mm

17,74 euro

25 mm

65,96 euro

30 mm

80,91 euro

40 mm

188,39 euro

50 mm

282,61 euro

65 mm

376,80 euro

80 mm

471,03 euro

100 mm

659,42 euro

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren banaz bertzeko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1984ko irailaren 25ekoa). Barnean daude konpontze eta mantentze gastuak.

1.3. Kuota finkoak, suteen aurkako instalazioetarako. Hargunearen diametroaren arabera.

HARGUNEAREN DIAMETROA
mm-TAN

HIRUHILEKOKO
KUOTA

30 mm

11,60 euro

40 mm

27,02 euro

50 mm

40,56 euro

65 mm

54,11 euro

80 mm

67,61 euro

100 mm

94.66 euro

125 mm

131,21 euro

150 mm

204,69 euro

2.–Kuota saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak. Hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera.

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN DIAMETROA mm-TAN

HIRU
HILEKO KUOTA

13 mm-raino

3,74 euro

15 mm

4,50 euro

20 mm

7,49 euro

25 mm

30,34 euro

30 mm

43,10 euro

40 mm

86,70 euro

50 mm

130,05 euro

65 mm

173,38 euro

80 mm

216,75 euro

100 mm

303,45 euro

3.–Hornidurako uraren kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

3.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

–1. tarifa. Etxebizitzetako erabilera. Barne dira ongintza zentroak eta ikastetxe pribatuak, ofizialki onartuak: 0,45 euro/m³ kontsumitua.

–2. tarifa. Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,68 euro, kontsumituriko m³ bakoitzeko.

–3. tarifa. Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera, igerileku pribatuak barne: 1,94 euro/m³ kontsumitua.

–4. tarifa. Erabilera konbinatuak.

  • 4.1. tarifa. Etxekoa-Merkataritza:
  • 45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,45 euro/m³ kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 0,68 euro/m³ kontsumitua.
  • 4.2. tarifa. Etxekoa-Merkataritza-Ureztapena:
  • 45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,45 euro/m³ kontsumitua.
  • 45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,68 euro/m³ kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/m³ kontsumitua.
  • 4.3. tarifa. Etxekoa-Ureztapena:
  • 45 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,45 euro/m³ kontsumitua.
  • 45etik 100 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,68 euro/m³ kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/m³ kontsumitua.
  • 4.4. tarifa. Merkataritza-Ureztapena:
  • 55 m³-ra bitarte, hiruhilean: 0,68 euro/m³ kontsumitua.
  • Gainerako kontsumoa: 1,94 euro/m³ kontsumitua.

–5.1. tarifa. Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,36 euro/m³ kontsumitua.

–5.2. tarifa. Udal eta kontzejuek iureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,32 euro/m³ kontsumitua.

–5.3. tarifa. Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuek udaletxeetan, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo bertze erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko: 0,36 euro/m³ kontsumitua.

–5.4. tarifa. Hornidura kontratatuak, Udal eta kontzejuek iturri publikoetan erabiltzeko 0,01 euro/m³ kontsumitua.

–6. tarifa. Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren bertze hornidurak: 0,96 euro//m³ kontsumitua.

–7. tarifa. Goi hornidura, mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,39 euro/m³ kontsumitua.

–8. tarifa. Zisterna-kamioien hornidura: 1,93 euro/m³ kontsumitua.

–9. tarifa. Goi hornidura, soilik Izarbeibarko Mankomunitatearen “Goi hornidura” izeneko atalean sartuta dauden entitateendako: 0,30 euro/m³ kontsumitua.

–10. tarifa. Abonatuaren instalazio partikularreko ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoak: 0,32 euro/m³.

Tarifa hau (10.a) abonatuak erreklamazioa egin aitzin-aitzineko hilekoko ordainagirian baizik ez da aplikatuko eta, horretarako, ondotik ematen diren inguruabar guztiak gertatzea galdatuko da, denak behar bezala frogatu beharko baitira:

1.–Hiruhilean 100 m³-tik goitiko kontsumoa erregistratu duten abonatuen erreklamazioak onartuko dira.

2.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, abonatuak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

3.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan abonatuaren aldetik ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

4.–Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-ihesa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-ihesa atzematen denetik aurrera.

Abonatuaren instalazio partikularrean gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifazioa.

–Ur-ihesa, etxebizitzetako kontratuetan edo parekoetan (1, 41, 42 eta 43. tarifak):

  • 100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren banaz bertzekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Hortik goitiko kontsumoa: ez da fakturatuko.

Oharra: ihesa gertatu baldin bada instalazioak berdeguneak ureztatzeko duen atalean, tarifa ezartzeko irizpidea izanen da “Ur-ihesa gainerako kontratuetan”.

–Ur-ihesa gainerako kontratuetan:

  • 100 m³ fakturatuko zaio (edo handiagoa bada, azken hiru urteetan hiruhileko berean kontsumitutakoaren banaz bertzekoa), hornidura kontratuan abonatuak kontratatua duen ohiko tarifaren arabera.
  • Hortik goitiko kontsumoa: 10. tarifa aplikatuko da, saneamenduari nahiz arazketa-kanonari dagokien tarifa aplikatu gabe.

4.–Hondakin uren hustuketa. 4.d) artikuluan aurreikusiak.

4.1. Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

–0. tarifa. saneamendurik gabe.

–1. tarifa. Etxeko erabilera etxebizitzetan: 0,24 euro/m³ kontsumitua.

–2. tarifa. Industria eta merkataritzarako erabilera. Kontzesio pribatuak: 0,31 euro/m³ kontsumitua.

5.–Zerbitzuaren kontratazioa. 4.e) artikuluan aurreikusiak:

PARATUTAKO KONTAGAILUAREN DIAMETROA mm-TAN

ZENBATEKOA

25 mm-raino

121,22 euro

30etik 80 mm-ra bitarte

544,73 euro

100dik 250 mm-ra.

3.399,32 euro

6.–Hargune eskubideak. 4.f) artikuluan aurreikusiak.

6.1. Hornidurako hargunearen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA
mm-TAN

ZENBATEKOA

80 mm-raino

384.43 euro

100 mm

698,15 euro

150 mm

1.095,51 euro

6.2. Hornidurako hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA LIBREAK

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALETXEAK. UDAL INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE
PRIBATUAK

1“

242,00 euro

112,18 euro

124,63 euro

242,00 euro

74,78 euro

74,78 euro

697,98 euro

1 ¼”

347,14 euro

160,90 euro

178,78 euro

347,14 euro

107,25 euro

107,25 euro

1001,13 euro

1 ½”

899,15 euro

416,77 euro

463,06 euro

899,15 euro

277,83 euro

277,83 euro

2.593,14 euro

2“

1.599,82 euro

741,52 euro

823,91 euro

1.599,82 euro

494,36 euro

494,36 euro

4.613,89 euro

2 ½”

2.294,42 euro

1.063,46 euro

1.181,62 euro

2.294,42 euro

708,98 euro

708,98 euro

6.617,09 euro

3”

2.984,26 euro

1.383,16 euro

1.536,85 euro

2.984,26 euro

922,12 euro

922,12 euro

8.606,36 euro

4”

4.383,65 euro

2.031,77 euro

2.257,52 euro

4.383,65 euro

1.354,51 euro

1.354,51 euro

12.642,13 euro

6.3. Saneamenduko hargunearen eskubideak, banan banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

HARGUNEAREN DIAMETROA

ETXEBIZITZA
LIBREAK

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDAL INSTALAZIOAK

160 mm

242,00 euro

112,18 euro

124,63 euro

242,00 euro

74,78 euro

200 mm

347,14 euro

160,90 euro

178,78 euro

347,14 euro

107,25 euro

250 mm

488,84 euro

226,58 euro

251,75 euro

488,84 euro

151,05 euro

7.–Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

8.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

–Egindako ikuskapen bakoitzeko: 65,12 euro.

9.–Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen zenbatekoak.

9.1. Lanak egitearen kostua.

9.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da:

–Udaberri, uda eta udazkeneko ordutegia: 08:00 - 15:30.

–Neguko ordutegia (azaroko hirugarren astelehenetik otsailaren hirugarren astelehena arte): 08:30 - 16:00.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

KOSTUA/ORDUA

BULEGO TEKNIKOKO BURUAREN ORDUA

35,24 euro

TEKNIKARIAREN ORDUA

28,35 euro

ARDURADUNAREN ORDUA

37,15 euro

TALDEBURUAREN ORDUA

28,46 euro

1. MAILAKO OFIZIALAREN ORDUA

25,37 euro

PEOI ESPEZIALISTAREN ORDUA

18,54 euro

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

KOEFIZIENTEA

LANEGUNEKO APARTEKO ORDUA

1,75

GAUEKO APARTEKO ORDUA

2

JAIEGUNEKO APARTEKO ORDUA (larunbatak, igandeak eta jaiegunak)

2,25

9.1.2. Kilometrajea.

–Kilometroko 0,32 euro ordainduko da.

–Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Garesen duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora.

–Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

9.2. Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik.

9.3. Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (pala gidariak, kamioilariak etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

9.4. Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

9.4.1. Ekipoak eskura edukitzea.

Zenbateko finko bat, 419,87 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

9.4.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak etab.):

GORABEHERAK

ZENBATEKOA

Ø 100 mm arte

Arina

174,22 euro

Larria

464,62 euro

Ø 200 mm arte

Arina

347,98 euro

Larria

696,93 euro

Ø 300 mm arte

Arina

522,68 euro

Larria

1045,39 euro

Ø 400 mm arte

Arina

788,15 euro

Larria

1.576,26 euro

400 mm-tik goiti

Arina

4.355,38 euro

Larria

8.710,78 euro

10.–Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik Mankomunitateko udalei kobratu beharreko prezioak.

10.1. Lanak egitearen kostua.

10.1.1. Langileen kostua.

9.1.1 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

10.1.2. Kilometrajea.

9.1.2 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

10.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, banaz bertzeko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.

Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutienez ere hau fakturatuko da:

–Ohiko lanorduetan: 1 euro/ordua.

–Aparteko lanorduetan: 3 ordu.

Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin ariz gero).

–Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bertzelako aukerak bilatzea.

10.2. Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.

–Finkoa, irteeragatik = 49,56 euro.

–Garbitzeko makinaren ordua = 82,61 euro (prezioaren barnean dago hura maneiatzeko langileen joan-etorria).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen ordua = 22 euro (langileak aparte).

Egin beharreko bertzelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

10.3. Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.

Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak 9.2 atalean erran diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak 9.3 atalean erran diren baldintza beretan fakturatuko dira.

ZABORRAK ETA HONDAKINAK BILDU ETA DESEGITEKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Honako hau da tasaren zergapeko egintza:

a) Izarbeibarko Mankomunitateak hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzua ematea edo funtzionaraztea, zerbitzu horren erabilpena ororendako eta derrigorrezkoa den kasuetan.

b) Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzua erabiltzea, zerbitzu hori interesdunak aitzinetik eskatu behar duelarik.

3. artikulua. Kasu bietan zergagaia sortuko da edozein delarik zerbitzua kudeatzeko manera, zuzenekoa, zeharkakoa nahiz bietarakoa.

4. artikulua. Ordenantza honen ondorio fiskaletarako, hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren barnean sartuko dira zabor eta hondakinak desegin edo horietatik atera litezkeen baliabideak aprobetxatzeko asmoz bildu, garraiatu eta tratatzeko egiten diren lan guztiak.

5. artikulua. Hiri hondakin solidoak bildu eta tratatzeko zerbitzua ororendako beharrezkoa da biltzen diren zabor, hondar edo hondakinak honako jarduera edo egoeraren batetik sortzen badira:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzu eta saltokietan sortutakoak, kirolerako eta jostetarako guneetakoak barne.

c) Sanitarioak.

d) Orube, bide eta belardi pribatuak garbitzean ateratakoa, industria zentroak garbitzean ateratakoa barne.

Horietako guztietan zergapeko egintza gertatuko da zerbitzu egite hutsagatik, hondakin edo zaborrak sortu dituztenek erabili ala ez kontuan hartu gabe.

6. artikulua. Biltzeko zerbitzuan egon beharko dira, nahiz eta honek ororendako erabiltzeko beharrik suposatzen ez duen, ondoko jarduera eta egoera hauek:

a) Animalia hilak, altzariak, tresnak eta ibilgailuak botatzea.

b) Etxebizitzak konpontzeko obra txikiak.

Kasu hauetan zergapeko egintza bakarrik gertatuko da hondakinak, hondarrak edo zaborrak sortu dituztenek zerbitzua erabiltzen badute.

7. artikulua. Biltzeko zerbitzuan, kasu zehatz batzuetan, sartzen ahalko da hondakin solidoak biltzea eta tratatzea, hondakinak ondoko jarduera eta egoera hauengatik sortu direlarik:

a) Industriakoak.

b) Eraikuntzakoak.

c) Nekazaritza eta abeltzaintzakoak.

Kasu hauek indarrean dagoen legeriari jarraikiz zehaztuko dira, eta, haietan, zergapeko egintza gertatuko da zaborrak, hondarrak edo hondakinak sortu dituztenek zerbitzua erabiltzen dutenean.

Salbuespenak

8. artikulua. Tasa hau ordaintzerakoan ez da salbuespenik onartuko, une zehatz batean zabortegiko tratamendu prozesuari laguntzen ahal dioten hondakinak bildu eta botatzeko kasuak izan ezik.

Subjektu pasiboa

9. artikulua. Zerbitzu hori ororendako derrigorrezkoa denean, ordaintzera beharturik egonen dira, zergadun gisa, zerbitzuaz baliatzen ahal diren pertsona fisiko eta juridikoak, hondakin eta zaborrak sor ditzaketen aldetik, etxebizitzetan, saltokietan eta zerbitzuguneetan, sanitarioak, karrikak garbitzean eta belardi pribatuetan eta industri-zentroak garbitzean.

Hau da, zerbitzuaren erabiltzaile izan daitezkeenak subjektu pasibo izanen dira eta horrelakorik ezean, okupatu gabe dauden etxebizitza edo lokalen jabeak.

10. artikulua. Bilketa zerbitzua ororendako derrigorrezkoa ez delarik, ordaintzera beharturik izanen dira, zergadun gisa, horrelakorik eskatu edo erabiltzen duten pertsona fisiko eta juridikoak.

11. artikulua. Arestian aipatu pertsona fisiko eta juridikoez gain, subjektu pasibo izanen dira herentzia banatu gabeak, ondasunen komunitateak eta zergagarri izan daitekeen ondare edo unitate bat osatzen duten entitateak, izaera juridikorik ez badute.

12. artikulua. Etxebizitzetako edo lokaletako okupatzailearen edo erabiltzailearen ordezko subjektu pasibo izanen dira, okupatzailea zein eraikinetan bizi den, haren jabea.

Zerga-oinarria

13. artikulua. Tasa honen zerga-oinarri dira:

1. Ororendako derrigorrezko zerbitzuetan:

a) Etxebizitza edo etxabe bat okupatzeko eskubidea edota industria edo negozio bat ustiatzea. Horrelakoetan ordenantza honen eranskinean azaltzen diren indize zuzentzaileak aplikatuko dira.

b) Establezimendu bateko jarduera mota eta horretarako duen azalera.

2. Borondatezko zerbitzuetan:

a) Zaborrak bertze udal edo kontzeju batek edo populaziogune batek botatzen baldin baditu, biztanle edo zergadunen kopuruaren arabera.

b) Gainerako kasuetan, zerga oinarria, erabilitako biltontzien edo jaso edo botatako zaborren bolumenaren arabera finkatuko da.

Interesdunek halakorik eskatzen badute, biltzeko zerbitzu bereziak paratzen ahalko ditu Mankomunitateak ohiz kanpoko hondakinak sortzen dituzten lekuetan (etxebizitza multzoetan, industrietan etab.). Horrelakoetan, banakako tasa irizpide objektiboen arabera kalkulatuko da (hondakinen bolumen eta mota, emandako zaborrontzien kopurua, bilketaren maiztasuna etab.).

14. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

15. artikulua. Tasaren likidazioa eta bilketa Izarbeibarko Zerbitzu Mankomunitateak berak eginen ditu.

16. artikulua. Etxeko zerbitzuaren tasa seihilekoetan likidatuko da, Udaletan eta Mankomunitatean dauden datuen eta errolden arabera. Hori dela eta, beharrezko juzkatzen diren datuak aurkeztea eskatzen ahalko zaie zergadunei.

17. artikulua. Hondakinak zuzenean botatzeko baimena duten udal, kontzeju eta industrialdeetako populazioari dagokien tasa hiruhilero ordainduko da. Bidezko juzkatzen baldin bada, entitate bati hondakinak bota aitzin eskatzen ahal zaio diru zenbateko bat “kontura”, aurreko hiruhilekoan ordaindutakoa adina alegia.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeakm aldatu baitzuen.

Bigarrena.–Ordenantza honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Hiri hondakin solidoetarako tarifak, 2014. urtea

1.1. Etxeko tarifa: 70,23 euro.

2.1. Tarifa profesionalak: 107,40 euro.

Honako hauek sartzen dira: gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak eta erregistroak, banketxeak, profesional autonomoen lokalak, betiere lokal horietan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada, bitxi-dendak, erloju-dendak, gorputegiak, beilatokiak, bideotegiak eta ostalaritzako jarduerarik ez duten igerilekuak.

3.1. Merkataritza/industriako I. tarifa: 163,92 euro.

Honako hauek sartzen dira: opari-dendak, tabako-dendak, litxarreria-dendak, elektrizitate-dendak, edarien biltegiak. Farmaziak eta jolas aretoak, fisioterapeutak, albaitariak, ezti-dendak, lore-dendak, gimnasioak, tapizeriak, etxetresna elektrikoen dendak. Tarifa honen barrenean sartzen dira haien produktua soilik hastean behin saltzen duten jarduerak, hala nola, olio-errotak, ardandegiak eta abar.

3.2. Merkataritza/industriako II. tarifa: 183,04 euro.

Honako hauek sartzen dira: zapata-dendak, arropa-dendak, drogeriak, burdindegiak, ordezko piezen dendak, mertzeriak, moldiztegiak, kirol-dendak, altzari-dendak eta ileapaindegiak. Liburudendak, edergintza-aretoak, estetizistak, brikolaje-dendak.

3.3. Merkataritza/industriako III. tarifa: 253,07 euro.

Honako hauek sartzen dira: lantegiak oro har, zurgindegiak, iturgindegiak, aroztegiak, kristaldegiak, janari-dendak, supermerkatuak eta autozerbitzuak (150 m²- tik behera), harategiak, pasteldegiak eta okindegiak, txatartegiak, errementeriak.

3.4. Merkataritza/industriako IV. tarifa: 312,66 euro.

Honako hauek sartzen dira: supermerkatuak, janari-dendak eta autozerbitzuak (150 m²-tik gora), arraindegiak, barazki-dendak, eta aurreko atalekin zerikusia duen jarduera oro, betiere haien azalera 150 m²-tik gorakoa bada.

3.5. Merkataritza/industriako V. tarifa.

Honako hauek sartzen dira: industriak oro har, eta 3.1, 3.2 eta 3.3 ataletan jaso gabeko gainerakoak. Aplikatu beharreko gutxieneko tarifa lokalaren azaleraren araberakoa da, eta 3.2 eta 3.3 ataletako zenbatekoa izanen da.

Hondakin asko sortzen diren garaian (mahats-biltzea etab.), erabilera esklusiboko edukiontziak eskatu beharko dituzte behar den denborarako.

Mankomunitatearen txosten teknikoen arabera, sortzen diren hondakin motak eta kopuruak hiri hondakinekin noraino parekatzen ahal diren kontuan izanda aholkatuko da erabilera esklusiboko edukiontziak eskatzea. Halaber, industrialde egin berrietan daudenek aukera izanen dute, edukiontzien kokapena aztertu ondoan, industrialdea zaintzeko entitateak bilketaren kostuak bere gain hartzeko.

4.1. Ostalaritzako I. tarifa: 363,82 euro.

Honako hauek sartzen dira: tabernak, kafetegiak, bingoak, kasinoak, ostatuak, pentsioak, kirol elkarteak, ostalaritza zerbitzua duten igerilekuak eta elkarte gastronomikoak, 40 pertsonatik gorakoak.

4.2. Ostalaritzako II. tarifa: 412,46 euro.

Honako hauek sartzen dira: jatetxeak, 6 mahaitik gorako taberna-jatetxeak, hotelak, hostalak eta diskotekak.

4.3. Lagunarteko elkarteak: 70,23 euro.

Barne dira lagunarteko elkarteak. Orobat barne dira elkarte gastronomikoak, 40 lagun edo gutiagokoak.

5.1. Udal tarifa: 70,23 euro.

Honako hauek sartzen dira: udalak, kontzejuak, bulego publikoak, liburutegiak, museoak, kultur-etxeak eta epaitegiak.

Udalek, karrikak garbitzeko, hilerriak mantentzeko eta abarretarako, erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dituzte. Ondoriozko tarifari %50 murrizketa eginen zaio.

5.2. Kulturako eraikuntzak: 70,23 euro.

Honako hauek sartzen dira: elizak, parrokiak, meskitak edo gurtzarako eraikin oro, erlijioa dena delakoa izanik.

Hirigunetik kanpo diren eraikinendako (baselizak eta abar) erabilera esklusiboko edukiontziak eskatuko dira, eta tarifa, taula orokorrari jarraituz aplikatuko da.

6.1. Akademien tarifak: 183,04 euro.

6.2. Ikastetxeen tarifa: 299,77 euro.

Honako hauek sartzen dira: haurtzaindegiak eta udal eskolak eta eskualde eskolak edo ikastegiak.

7.1. Osasun arloko tarifa: 183,04 euro.

Honako hauek sartzen dira: klinikak, anbulatorioak, osasun zentroak, sendagile partikularren kontsultak.

8.1. Egoitzen tarifa: 404,21 euro.

Honako hauek sartzen dira: zahar-etxeak, komentuak, kuartelak eta egoitzak.

8.2. Landetxeen eta aterpetxeen tarifak: 156,49 euro.

9. Edukiontzien erabilera esklusiboa:

Ez daiteke eskatu herrian dagoena baino maiztasun handiagorik.

Edukiontziak denbora tarte labur baterako eskatzea: zatikatzea gutienez astebetekoa izanen da eta ordaindu beharrekoa ondoko formulari jarraikiz aterako da:

Zenbatekoa: P + K + H

P= erabilera propiorako 800 l-ko edukiontzien taulan ezarritako prezioa.

K = Mankomunitateko herrietaraino dauden kilometroen banaz bertzekoa.

H = edukiontziak eraman eta biltzen erabilitako banaz bertzeko denbora.

Erabilera esklusiboko edukiontziak denbora jarrai batean erabiltzeko eskatzen direnean, aplikatu beharreko zenbatekoa izanen da tauletan ezarritakoa, kasuak kasu landa eremuko edo hiriguneko tauletan, eta betiere eskatutako bilketa kopuruaren eta edukiontzi kopuruaren arabera, bai eta edukiontzien tamainaren arabera ere.

Hondakinen sorketan gorabeherak daudenean, eta betiere Mankomunitateko teknikariek hala onartzen badute, tarifa ezberdinak ezarri ahalko dira hiruhileko bakoitzerako, urtaro bakoitzeko hondakinen produkzioa kontuan hartuz.

ERABILERA ESKLUSIBOKO EDUKIONTZIEI APLIKATU BEHARREKO TARIFAK

800 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

800 litro

Eduk. 1

2 eduk.

3 eduk.

4 eduk.

5 eduk.

6 eduk.

7 eduk.

Bilketa 1 astean

795,68

1.060,90

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2 bilketa astean

1.060,90

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

3 bilketa astean

1.326,13

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

4 bilketa astean

1.591,35

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

5 bilketa astean

1.856,58

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

3.447,93

6 bilketa astean

2.121,80

2.387,03

2.652,25

2.917,48

3.182,70

3.447,93

3.713,15

800 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

800 litro

Eduk. 1

2 eduk.

3 eduk.

4 eduk.

5 eduk.

6 eduk.

7 eduk.

Bilketa 1 astean

933,59

1.230,64

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

2 bilketa astean

1.230,64

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3 bilketa astean

1.527,70

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

4 bilketa astean

1.824,75

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

5 bilketa astean

2.121,80

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

3.904,11

6 bilketa astean

2.418,85

2.715,90

3.012,96

3.310,01

3.607,06

3.904,11

4.201,16

240 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

240 litro

Eduk. 1

2 eduk.

3 eduk.

4 eduk.

5 eduk.

6 eduk.

7 eduk.

Bilketa 1 astean

371,32

477,41

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

2 bilketa astean

477,41

583,50

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

3 bilketa astean

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

4 bilketa astean

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

5 bilketa astean

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

6 bilketa astean

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

240 LITRO. ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

240 litro

Eduk. 1

2 eduk.

3 eduk.

4 eduk.

5 eduk.

6 eduk.

7 eduk.

Bilketa 1 astean

477,41

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

2 bilketa astean

583,50

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

3 bilketa astean

689,59

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

4 bilketa astean

795,68

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

5 bilketa astean

901,77

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

6 bilketa astean

1.007,86

1.113,95

1.220,04

1.326,13

1.432,22

1.538,31

1.644,40

–800 litroko 7 edukiontzi baino gehiago eskatzen direnean, erabilera esklusiboko edukiontzi bakoitzeko 250 euro gehiago ordaindu beharko dira hirigunean eta 280 euro landa eremuan.

–Erabilera esklusiboko edukiontziei dagokienez, paper eta kartoirako 3000 litroko edukiontziak eta ontzietarako 1000 litrokoak zabor organikorako 800 litrokoak balira bezala kontatuko dira.

PAPER ETA KARTOIRAKO EDUKIONTZIAK. 3.000 LITRO.
ERABILERA ESKLUSIBOA. LANDA EREMUA

3.000 litro

Hamabostaldian

Hilabetekoa

Edukiontzi 1

519,84

318,27

PAPER ETA KARTOIRAKO EDUKIONTZIAK. 3.000 LITRO.
ERABILERA ESKLUSIBOA. HIRIGUNEA

3.000 litro

Hamabostaldian

Hilabetekoa

Edukiontzi 1

450,88

286,44

–Goiko tauletako tasak berariazkoak dira kartoi ekoizle txikientzat, eta aplikatu beharrekoak kartoi gutxi sortzen duten jarduerentzat; haien arabera ezarriko da edukiontziak biltzeko maiztasuna (hamabostaldian edo hilabetean behin), eta tarifak desberdinak izanen dira landa eremuan edo hirigunean.

10. Tarifa berezia, festetako zabor bilketagatik.

–Bilketa berezia, egun baliodunean: 89,18 euro/ordua.

–Bilketa berezia, jaiegunetan: 115,48 euro/ordua.

–Banaz bertzeko kilometrajea herrietara: 1,00 euro/km.

(Kamioiaren kilometroei dagokion zenbatekoan sartzen dira langileen kilometroak eta kamioiaren amortizazioa).

11. Borondatezko zerbitzuak:

Festetako bilketa berezia, jaiegunean, 35.08 euro langile bakoitzeko.

–Etxeko konpostajea.

Ohiko etxebizitza hirigunean duten abonatuek %10 gutago ordainduko dute urteko tasa, baldin eta Izarbeibarko Mankomunitateak etxeko konpostajea egiteko sustatutako kanpainetan parte hartzen ari badira edo konpostajea egiten badute Mankomunitateak ezarritako jarraibideen arabera. Deskontu hori Mankomunitateko langileek berrikusiko dute eta ezabatu eginen da, ekimen horretan parte hartzeari utzi edo konpostajea Mankomunitatearen jarraibideetatik kanpo egiten bada.

Hobari horretarako eskubidea sortzeko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboen aldez aurreko eskaria, eta abonatu bakoitzari deskontu bakarra aplikatuko zaio, betiere Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten herrietan badago haren etxebizitza.

XEDAPEN KOMUNAK TARIFA GUZTIETARAKO

Hondakin asko sortzen duen jarduera bada, hondakin horiek kudeatzeko erabilera esklusiboko edukiontziak eskuratu beharko dira, betiere Izarbeibarko Mankomunitateko zerbitzu teknikoen txostena egin ondotik.

Hondakinak sortzen dituen unitatea tarifa multzo bat baino gehiagokoa bada, tarifa bakarra aplikatuko zaio kasu guztietan; aplikatu ahal zaizkionen artean handiena, hain zuzen.

Etxebizitza batean hondakinak sortzen dituen bertze unitate bat dagoenean, aurreko ataleko tarifa kobratuko zaio gehi etxebizitzari dagokiona.

Halako udal batean, eraikin berean biltzen baldin badira Herriko Etxea, Liburutegia, Bake Epaitegia eta Kultur Etxea, tarifa bakarra aplikatuko da (udal tarifa), eta tarifa bakarretik kanpo geldituko dira eraikin berean dauden gainerako zerbitzuak.

Izarbeibarko Mankomunitatearen ikuskatzaileek lehenengo azterketa egin ondoren, tarifak, erabilera eta subjektu pasiboak aldatu ahalko dira; betiere, frogatzen baldin bada egiazko egoerarekin bat ez datozela.

Hondakin bereziak sortzen dituzten unitateak (arrandegiak eta antzekoak), behartuta daude euren lokaletan edukiontziak onartzera. Halaber, hondakinak sortzen dituen unitateari baimena eman ahal zaio edukiontziak hirigunetik at jartzeko; betiere, Udalak zehaztutako tokian.

Izarbeibarko Mankomunitatearen zerbitzu teknikoen iritziz ageriko jardunik ez duten merkataritza, industria eta abarreko jarduerek etxeko tarifa ordainduko dute.

“Subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan zalantzarik bada, hondarrean Mankomunitateak berak erabakiko du aplikatuko zaion tarifa.”

HHSren eta Uraren Ziklo Integralaren tarifa berriek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Garesen, 2013ko abenduaren 31n.–Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1400358