23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko ekitaldiko lan egutegia. Onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2014ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; halaber, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2014an zein diren zehaztu zuen.

Horretarako, bi lan egutegi desberdin onesten dira, eta langile bakoitza horietako bati lotzen ahal zaio; honako hauek dira:

Egutegia:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege Eguna.

–Urtarrilaren 17a, ortzeguna: San Anton.

–Martxoaren 19a, asteazkena: San Jose.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a, ortzeguna: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a, ortziralea: Abuztuko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, larunbata: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a, astelehena: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ortzeguna: Eguberri.

–Gainera, bertze jaiegun bat ezarri da, langile bakoitzak hautatu beharrekoa.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da, Mankomunitatearen egungo hitzarmenak ezartzen duen gisan:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.

Nolanahi ere, langileek bertze egutegi batzuk izaten ahalko dituzte, lanaldi laburragatik eta/edo zerbitzuaren beharrengatik, eta bertzelako programetan aritzeagatik nahiz horietan lan batzuk egiteagatik.

Bertzalde, lan ordutegiak adosteko ahalegina eginen da beti, bizitza pertsonala eta lana bateratzea ahalbidetzeko eta errazteko. Gai honetan, bereziki kontuan izanen da honako hauek egotea: seme-alaba adingabeak, desgaitasuna duten pertsonak, odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen eta bigarren graduko pertsona eriak, mendekotasuna duten pertsonak eta abar. Egoera hori frogatu egin beharko dute.

–Ordutegia eta lanaldiaren urteko lanordu kopurua doitzeko, langileek 31 ordu eta 40 minutu izanen dituzte, beren herriko bestetan hartzeko.

–Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, Mankomunitatearen hitzarmenak berak ezartzen duen gisan.

–Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek hautatzeko.

–Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2014rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2014ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.

Iragarkiaren kodea: L1400311