23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

20/2014 Ebazpena. Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probak egiteko deialdiaren oinarriak

2014ko urtarrilaren 23an, Iruñerriko mankomunitateburuak 20/2014 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

“Uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legearen 21. artikuluak ezartzen du baterako zerbitzurako eremu batean eskuduna den erakundeak, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxi gidari profesionalaren gidabaimena eskuratzeko agindu ahal izango diela gidariei, lizentzien titularrak izan edo soldatapeko langileak izan.

Iruñerriko baterako taxi zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 18. artikuluak taxi gidari profesionalaren baimena arautzen du, eta taxi zerbitzua emateko taxi profesionalaren gidabaimena edukitzea beharrezkoa dela ezartzen. Bestalde, ordenantza horren 7.2 artikuluak dio beharrezkoa dela baimen hori izatea lizentzia baten titularra izateko.

Ondorengo artikulu hauekin bat, eskumen hori Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari dagokio: Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 20.20 artikulua, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 28.20 artikulua, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.1 s) artikulua, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 8.2 artikuluari jarraikiz aplikatu beharrekoa.

Aurreko guztia aintzat hartuta,

ERABAKI DUT:

1. Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probak egiteko deialdia eta oinarriak onestea.

2. Aipatutako deialdia eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzea.

3. Ondokoa adieraztea: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, erabaki horrek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 24an.–Lehendakaria, José Muñoz Arias”.

IRUÑERRIKO BATERAKO ZERBITZURAKO EREMUKO TAXI GIDARI PROFESIONALAREN GIDABAIMENA LORTZEKO PROBAK EGITEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probak egitea.

Bigarrena. Betebeharrak.

Probetan parte hartu ahal izateko, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako:

1. Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europako Batasuneko herrialde batekoa, edo Espainiak sinaturiko nazioarteko akordio, itun eta hitzarmenen ondorioz halako baldintzarik eskatu behar ez zaion atzerriko beste herrialde batekoa; edo bestela, norberaren edo besteren kontura garraioan aritzeko lan baimen egokia izatea, Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko legeetan xedatutakoaren arabera.

2. Behar den gidabaimena, trafiko eta bide segurtasun arloko organo eskudunak luzaturikoa.

Hirugarrena. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira: Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruña. Edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1002 Legeak aurreikusten dituen beste edozein bideren arabera, deialdi hau argitara eman eta ondorengo 30 egun naturaleko epean.

Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira.

Probak egokitzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute %33ko edo gehiagoko ahalmen urritasuna duten pertsonek.

Eskabideaz gain, izangaiek ondoko dokumentuak ere aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun agiri nazionalaren kopia egiaztatua (edo bigarren oinarriaren lehen puntuan ezarritako baldintza betetzen dela ziurtatzen duten dokumentu ofizialak).

–BTP gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

–Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probetan parte hartzeko. Zehazki, ordaindu ahal izango da, edo transferentzia eginda Iruñerriko Mankomunitatearen 2100 9161 46 2200124523 kontu zenbakira, edo Navas de Tolosa kalearen 29.eko behealdean dauden bulegoetako kutxan ordainduta.

–Karnet tamainako argazki bat paperean edo euskarri digitalean, JPG edo TIF formatuarekin. Bi euskarrietan izena eta NAN zenbakia agertu behar da (argazkiaren atzealdean edo fitxategiaren izenean).

–Aukerakoa: Probak egokitzeko eskatu bada, ahalmen urritasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak zehazten dituen agiria eta adierazitako ahalmen urritasun hori egiaztatzen duten dokumentuak.

Laugarrena. Onartu eta baztertuen behin-behineko eta behin betiko zerrenda.

Eskabidea aurkezteko epea bukatutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda emango da argitara, bai Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruña), eta bai egoitza elektronikoko iragarki oholean ere (http://sedeelectronica.mcp.es/), 7 egun naturaleko epean.

Izangai baztertuek ondorengo 7 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko, halakorik bada.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda modu berean emango da argitara, erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta 7 egun naturaletara. Bazterturik ez bada, behin-behineko zerrenda behin betiko bilakatuko da eta hala adieraziko zerrendan.

Bosgarrena. Epaimahaia.

Ondokoak izanen dira probetan buru eginen duen epaimahaiko kideak:

Mahaiburua:

–José Muñoz Arias, Iruñerriko Mankomunitateko burua.

  • Ordezkoa: Iñaki Crespo San José, Iruñerriko Mankomunitateko buruordea.

Epaimahaikideak:

–Pedro Luis Rezusta Zudaire, Iruñerriko Zerbitzuak, SA-ko Garraio Departamentuko Plangintza eta Azterlanetako teknikaria.

–Joaquín Galarza Berasain, Iruñerriko Zerbitzuak SA entitateko Giza Baliabideetako teknikaria.

–Raquel Ripa Azanza, Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitzari atxikitako abokatua.

Ordezkoak:

  • Jesús Velasco Pérez, Iruñerriko Zerbitzuak, SA-ko Garraio Departamentuko zuzendaria.
  • Teresa Azcona Calahorra, Iruñerriko Zerbitzuak, SA-ko Giza Baliabideetako zuzendaria.
  • María Moral Gurrea, Iruñerriko Mankomunitateko Administrazio Nagusiko teknikaria.

Idazkaria:

–Fernando Chueca Inchusta, Iruñerriko Mankomunitateko aholkulari juridikoa Zuzendaria.

  • Ordezkoa: María Ángeles Agundez Caminos, Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko Zuzendaria.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketa baliozkoa izateko, ezinbestekoa izanen da mahaiburua eta idazkaria bertan egotea, edo haien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu eta organo deitzaileari jakinarazi beharko diote.

Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena. Proben edukia.

Hauek izanen dira Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probak:

–Programa ofizialaren edukiari buruzko test erako azterketa. Oinarri hauen II. eranskinean dago.

–Programa ofizialaren edukiari buruzko test erako azterketa. Oinarri hauen III. eranskinean dago.

–Profil psikologikoa ebaluatzeko proba bat.

Zazpigarrena. Ariketen egitura.

Lehenbiziko proba izanen da “test” erako 25 galdera erantzutea, eta bakoitzak lau erantzun izanen ditu aukeran, betiere oinarriotako II. eranskinean dauden gaiei buruz. Proba hau egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahal.

Bigarren proba izango da “test” erako 25 galdera erantzutea, eta bakoitzak lau erantzun izango ditu aukeran, betiere oinarriotako III. eranskinean dauden gaiei buruz. Proba hau egiteko ez da inongo testurik erabiltzen ahal.

Hirugarren proba nortasunari buruzko galdetegi bat izango da.

Epaimahaiak proba bakoitza egiten den unean erabakiko du nolako iraupena izanen duen.

Probak egiten diren bitartean, eskaera egin duten ahalmen urriko pertsonentzat, denboren eta probak egiteko bitartekoen egokitzapenak ezarriko dira.

Zortzigarrena. Ariketen kalifikazioa.

Lehen probaren balorazioa 0 puntutik 25era bitartekoa izango da eta, gainditzeko, gutxienez 13 puntu lortu behar dira. Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Kanporatzeko proba izango da: 13 puntu edo gehiago ez badituzte lortzen izangaiek, kanpoan geldituko dira.

Galderetakoren bat baliogabetzen bada eta galdera kopurua bakoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izango da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa den puntu kopurua lortzea. Gelditzen den galdera kopurua bikoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izango da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa edo berdina den puntu kopurua lortzea.

Bigarren probaren balorazioa 0 puntutik 25era bitartekoa izango da eta, gainditzeko, gutxienez 13 puntu lortu behar dira. Erantzun okerrak ez dira zigortuko. Kanporatzeko proba izango da: 13 puntu edo gehiago ez badituzte lortzen izangaiek, kanpoan geldituko dira.

Galderetakoren bat baliogabetzen bada eta galdera kopurua bakoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izango da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa den puntu kopurua lortzea. Gelditzen den galdera kopurua bikoitia bada, proba gainditzeko, beharrezkoa izango da gelditzen diren galderen erdia baino handiagoa edo berdina den puntu kopurua lortzea.

Hirugarren proba “gai” edo “ez gai” emaitzaren bidez baloratuko da. Kanporatzeko proba izango da, eta “ez gai” balorazioa duten hautagaiak lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Bederatzigarrena. Probak egiteko egunak eta tokia.

Probak egiteko eguna, tokia eta ordutegia onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera argitara emanen dira Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean (Chinchilla jeneralaren kalea, 7, Iruña), eta bai egoitza elektronikoko iragarki oholean ere (http://sedeelectronica.mcp.es/). Hiru probak egun berean eginen dira.

Probak egitera doazen izangaiek indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionala edo baliokidea eraman beharko dute.

Probak egitera joaten ez diren izangaiak, ezinbesteak bultzatu eta behar bezala justifikatutako kausa izan ezean, baztertu egingo dira.

Hamargarrena. Probak gainditu dituztenen zerrenda.

Ariketen kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak proba gainditu dutenen zerrenda argitara emanen du Iruñerriko Mankomunitatearen iragarki oholean (Chinchilla Jeneralaren kalea, 7, Iruña), eta bai egoitza elektronikoko iragarki oholean ere (http://sedeelectronica.mcp.es/). Zerrenda hori aurkeztu direnen NAN zenbakiekin eginen da.

Iruñerriko mankomunitateburuak ebazpen bidez onetsiko du taxi gidari profesionalaren baimena lortu dutenen zerrenda, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Iruñerriko mankomunitateburuak ebazpen bidez onetsiko du probak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda, eta ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie pertsonalki.

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izanen da Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko helegitea aurkezteko aukera dago, Iruñerriko mankomunitateburuari zuzendua, edota gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probetan parte hartzeko eskabidea

.......................................................................................... jauna/andrea, adinez nagusia, .................. zenbakia duen NANa duena (edo nortasun agiri baliokidea), ......(e)ko .........-aren ........-(e)(a)n jaioa, ............................................ herrian (.................................), ........................., herritartasuna duena, egun ............................................ (.................................), .........................................................................., kalean (........... posta kodea) bizi dena, eta ..................... telefono zenbakia eta ..................... sakelako telefonoko zenbakia dituena.

Zure aurrean azaldu eta adierazten dut:

Eskatzen dut onartua izatea Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko proben deialdian, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialaren ........... zenbakian argitara eman baitzen ......(e)ko ................. aren ........ (e)an.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Eskabide honekin batera, jarraian adierazita dauden dokumentuak aurkeztu ditudala:

1. ........................................................................................... (Bigarren oinarriaren lehen atalean ezarritako baldintza betetzen dudala ziurtatzen duen agiria).

2. BTP gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

3. Iruñerriko Mankomunitateari 25,20 euro ordaindu izanaren ziurtagiria taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probetan parte hartzeko.

4. Karnet neurriko 2 argazki paperean edo euskarri digitalean JPG edo TIF formatuarekin. Bi euskarrietan izena eta NAN zenbakia agertu behar da (argazkiaren atzealdean edo fitxategiaren izenean).

Aukerakoa: Ahalmen urritasuna dudala eta horregatik probak egokitzeko eskatu dudala (beste folio batean zehaztu behar dira ahalmen urritasunaren zergatiak eta eskatu diren egokitzapenak, eta adierazitako ahalmen urritasun hori egiaztatzen duten dokumentuak).

Horrenbestez,

Eskatzen dut Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren gidabaimena lortzeko probetan onartua izatea.

.........(e)ko .............................aren, .........(a)
Sinadura

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarrita dagoenaren arabera, jakinarazi behar dizugu:

Emandako datu pertsonalak Iruñerriko Mankomunitatearen ardurapeko fitxategietan bildu eta tratatzen dira, eta helburu bakarra da aurkeztutako eskaera kudeatzea. Eman diren datuak ez zaizkio beste inori utziko. Datuak eskuratzeko, aldatzeko, baliogabetzeko edo horien aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal dituzu. Idatzi bat bidal dezakezu Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Orokorrera (Chinchilla Jeneralaren kalea, 31002 Iruñea), mcp@mcp.es helbide elektronikora edo Mankomunitatearen egoitza elektronikora (http://sedeelectronica.mcp.es/). Helburua hori dela adierazi behar duzu. Interesdunak sinatutako “eskaera” bat egoteak berariazko baimena ematen dio Mankomunitateari aurkeztutako datuak tratatzeko eskaera hori kudeatzean.

II. ERANSKINA

Lehen probako programa

–9/2005 Foru Legea, 2005eko uztailaren 6koa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 84 zk., 2005eko uztailaren 15ekoa eta 133zk., 2013eko uztailaren 12koa).

–Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 15 zk., 2014ko urtarrilaren 23ekoa).

–Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren tarifak (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 128. zk., 2013ko uztailaren 5ekoa).

–Baterako Taxi Zerbitzurako Iruñerriko eremuko taxien gaineko tasak arautzeko zerga ordenantza (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 155 zk., 2008ko abenduaren 22koa).

–Kontabilitate eta zerga arloko ezagupen oinarrizkoak:

1. Langile autonomoen zerga betebeharrak. Jarduera hasteko. Aldian behingo zerga betebeharrak.

2. Langile autonomoek kontabilitate eta erregistro arloan dituzten betebeharrak. PFEZaren erregistro liburuak. BEZ liburuak.

3. Fakturaren betebehar formalak.

III. ERANSKINA

Bigarren probako programa

–Baterako taxi zerbitzurako iruñerriko eremuko taxi zerbitzuaren inguruko ordenantza teknikoa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 26 zk., 2010eko otsailaren 26koa).

–Ezagupen geografikoak:

1. Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuaren ezagupen geografikoa (udalerriak, kontzejuak...).

2. Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko udalerri nagusietako kaleen ezagupena.

3. Taxi zerbitzurako leku interesgarrien ezagupena. (Interes turistikoa duten lekuak, bulego publikoak, ospitaleak, zentro ofizialak, hotelak, industrialdeak, merkataritza eta aisia zentroak...).

4. Zerbitzua emateko egungo ibilbiderik zuzenenak.

Iragarkiaren kodea: L1401166