23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2014rako tasak eta karga-tasak

Imozko Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, bertan ziren guztiak bat etorririk eta, beraz, Udalbatzako kideen erabateko gehiengoa zuela, onetsi zituen ondoko tarifa, karga-tasa, indize eta ehunekoak 2014ko ekitaldirako:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,230 izanen da.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,812 izanen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,5 izanen da.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) indizea 1 izanen da.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga zehazteko, lurren katastroko balioei ondoko ehuneko hauek aplikatuko zaizkie, urtean:

  • Balio igoerak, 1 - 5 urteko tartean: %3,3.
  • Balio igoerak, 10 urte bitarteko tartean: %2,8.
  • Balio igoerak, 15 urte bitarteko tartean: %2,4.
  • Balio igoerak, 20 urte bitarteko tartean: %2.
  • Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %12 izanen da.

–Lehen okupazioko tasak:

  • Eraikin berriak: 130 euro/etxebizitza.
  • Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 100 euro.
  • Erabileraren aldaketak, etxebizitzak eraikitzea: 100 euro.

–Etxeko uraren tasak:

  • Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,31 euro, kontsumoa 200 m³ baino tikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
  • m³-en araberako tarifa; etxeko kontsumoa tarifa hori baino 200 m² gehiago denean tarifa hori 0.33 euro/m³ izanen da.
  • Kontagailuaren kuota finkoa: 17.50 euro.
  • Saneamenduko kuota: 17.50 euro.
  • Hargunearen tasa: 190 euro eta 370 euro, industriarako lotunearen tasa.

–Hirigintzako lizentzien tasak:

Hirigintzako kontsultak, txostenarekin: 150 euro.

Jarduera sailkaturako lizentzia:

  • Kanpoko tramitazioa badu, 250 euro.
  • Kanpoko tramitaziorik ez badu, 150 euro.

Jarduera sailkatua irekitzeko lizentzia: 250 euro.

Antolamendurako plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun azterlanak: 0,14 euro/metro koadroa.

(Plan partzial edo bereziak eta Arau Subsidiarioetako aldaketak: 200 euro, gutxienez).

(Xehetasun azterlanak: 150 euro, gutxienez).

Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan: aurrekoaren %50.

Aldaketak plan partzial edo berezietan eta Arau Subsidiarioetan: 100 euro, gutxienez).

Aldaketa xehetasun azterlanetan: 65 euro, gutxienez.

Birzatiketak: 0,23 euro/m² ondoriozko lurzatian.

Birzatiketen aldaketa: aurrekoaren %50.

Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,07.

Banantzea: 150 euro.

Obra lizentziaren tasa: %1,5, hartarik %1 egin beharreko obrak modu egokian egiteko fidantzatzat hartzen da. Hura itzuliko da, bidezko bada, obra bururatzean.

Eranskina tramitatzeko tasa: 70 euro.

Imotzen, 2014ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1400414