23. ALDIZKARIA - 2014ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2014ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa

Cadreitako Udalak, 2014ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, Cadreitako Udalaren zerbitzuko langileendako 2014ko lan egutegia onetsi zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, Errege Eguna.

–Urtarrilaren 17a, San Anton (herrian jaiegun).

–Martxoaren 19a, San Jose.

–Apirilaren 17a, Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a, Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a, Bazko Biharamuna.

–Maiatzaren 1a, Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a, Abuztuko Ama Birjina.

–Azaroaren 1a, Omiasaindu.

–Abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a, Eguberri.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta arestian adierazitako jaiegunetan ere, eta, orobat, uztailaren 15ean, 12:00etatik aurrera, eta hilabete bereko 16, 17 eta 18an.

2014an, epeak kontatzeko, baliogabeak izanen dira igande guztiak, eta gainera, urtarrilaren 1a eta 6a; otsailaren 3a; martxoaren 19a; apirilaren 17a, 18a eta 21a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; azaroaren 1a, eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cadreitan, 2014ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1401236