227. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Arau subsidiarioak aldatzea 1. poligonoko 477, 478, 481, 746 eta 747. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2014ko urriaren 9an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ekimen partikularreko aldaketa, Zizur Txikiko planeamenduaren arau subsidiarioetako hirigintza antolamenduaren determinazio xehakatuetan, 1. poligonoko 477, 478, 481, 746 eta 747. lurzatiei dagokienez, terraza estaltzeko. Nahiz eta eraikinaren gehieneko inguratzailea gainditu, bigarren solairuan aprobetxamendua gehitzen baita, berdindu egiten da lehen solairuko azalera proportzio berean murriztuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 74. artikuluan dioenaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute dokumentazioa Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko aldi hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakitako hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta aldaketaren agiriaren ale eginbidetu bat Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzura igorriko da.

Gazolatzen, 2014ko urriaren 21ean.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1414468