1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
676E/2014 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez epe bat ezartzen da, kontratazio mota eta lantokia/lan eremua aukera ditzaten, beren estamentuan eta kategorian, emagin, fisioterapeuta, logopeda eta erizaintzako laguntzaile kategorietako izangaiek, bai parte hartutako azkeneko lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko zerrendetan daudenek, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aldi baterako kontrataziorako indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek. Aukeraketa horretan, zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek bakarrik, egindako zerbitzuak aurkeztuko dituzte, betiere, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 4ko 62/2014 Foru Aginduarekin bat, horren bidez izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi baitziren Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko.
2014ko abuztuaren 28an indarra hartu zuen Osasuneko kontseilariak uztailaren 4an emandako 62/2014 Foru Aginduak, hots, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituenak. Haren bigarren xedapen iragankorrean aipatu foru agindua argitaratu eta 6 hilabeteko epea aurreikusi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak behar ziren neurriak har zitzan dauden zerrendak foru aginduan ezarritakoari jarraikiz gaurkotzeko.
Indarreko zerrendak foru agindu horretan aurreikusitako xedapenetara egokitzeko, eta Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako zuzendariordeak aurkeztutako txostenarekin bat, beharrezkoa da zerrenda horietan dauden izangaiek lantokiak/lan eremuak aukeratzea, eta zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek merezimenduak aurkeztu behar dituzte; hori dena aipatutako foru aginduarekin bat. Horretarako, egokia den epea irekitzen da.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hamar egun balioduneko epea ezartzea, behin aipatutako ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, kontratazio mota eta lantokia/lan eremua aukera ditzaten, beren estamentuan eta kategorian, emagin, fisioterapeuta, logopeda eta erizaintzako laguntzaile kategorietako izangaiek, bai parte hartutako azkeneko lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko zerrendetan daudenek, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aldi baterako kontrataziorako indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek.
2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aldi baterako kontrataziorako zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek bakarrik, emandako zerbitzuak aurkezten ahal dituzte, beren estamentuan eta kategorian. 2014ko irailaren 30a arte baloratuko dira, egun hori barne.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kontratazioa Kudeatzeko Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deien Koordinazio eta Kontrolerako Unitateari.
4. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluarekin bat.
Iruñean, 2014ko azaroaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascués Catalán.
Iragarkiaren kodea: F1415019