4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. Zitazio zedula. 6912/14 falta-judizioa
Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuari, José Miguel Clavijo Pérezi, zitazioa egiten zaio ahozko judizioan parte hartzeko ager dadin 2015eko urtarrilaren 15ean, 11:10ean, 303. judizio-aretoan (3. solairua). Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu.
Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urriaren 13an.–Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1414302