2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Datu pertsonalen fitxategiak arautzea
Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2014ko urriaren 27an, ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Ikusirik Udal honek eginiko auditoretza, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delako auditoretza horrek emaniko txostena aztertu ondoren, honako hau ikusi da:
Baditugu datu pertsonalen tratamenduak, erregularizatu eta erregistratu gabe Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarriarekin bat. Horren kariaz, indarrean jarri behar dira jarraian aipatzen diren fitxategiak.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat.
DEKRETATU DUT:
Lehena.–Udal honen eskuetan izanik, datu pertsonalak bildu eta prozesatzen dituzten fitxategiak indarrean jartzea.
DIRU-LAGUNTZEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Fitxategi mistoa, diru-laguntzak emateko |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Ordenantza arautzaileak betetzen dituztela frogatzen duten ibarreko bizilagunei diru-laguntzak ematea |
Ukituak | Diru-laguntza eskatzen duten pertsonak |
Datuak nola biltzen diren | Paperezko inprimakia |
Bilketa egiteko euskarria | Papera |
Datuen jakinarazpena | Ez da aurreikusi |
Nazioarteko transmisioak | Ez dira aurreikusi |
Unitate arduradunak | Udal Idazkaritza |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefono finkoa eta sakelakoa |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Diru-sarrerak/errentak |
X | Bankuko datuak |
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK |
X | Prestakuntza/tituluak, ikasketen ziurtagiriak |
AIRE KONPRIMITUKO KARABINAK ETA PISTOLAK KONTROLATZEKO FITXATEGIA |
Deskribapena | Aire konprimituko karabinen eta pistolen txartelen fitxategia |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Herrian aire konprimituko karabinak eta pistolak edukitzeko baimena duten lagunen kontrola egiteko bidea ematen du |
Ukituak | Aire konprimituko karabinen edo pistolen jabetza deklaratu duten lagun guztiak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Inprimakiak eta egiaztagiriak |
Datuen komunikazioa | Guardia Zibileko armen esku-hartzea |
Nazioarteko transmisioak | Ez dira aurreikusi |
Unitate arduradunak | Udal Idazkaritza |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Bestelakoak/zigor-aurrekarien ziurtagiria |
X | Telefonoa |
GIZARTE INGURUABARRAK |
X | Jabetzak/ondasunak, aire konprimituko karabina |
EGUR LOTEEN FITXATEGIA |
Deskribapena | Egur loteen banaketaren fitxategia |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Dauden egur loteak banatzea eskaera egin duten ibarreko bizilagunen artean |
Ukituak | Loteak eskatzen dituzten interesdunak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek eta haien ordezkariek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Inprimakiak |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua Basozaintza Zerbitzua |
Nazioarteko transmisioak | Ez dira aurreikusi |
Unitate arduradunak | Udal Idazkaritza |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
Udal honen fitxategiko datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik baliatuko dituzte.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).
Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Ezkabarten, 2014ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Pedro M. Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1414478