4. PROZEDURA JUDIZIALAK
BILBOKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 163/2014 betearazpen-pieza
Inés Alvarado Fernández andrea, Bilboko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Ángel Chaparro García jaunak, Antonio Rolan Crespo jaunak eta Manuel Sobrado López jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Recia Estructuras SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 163/2014 betearazpen-piezaren autoetan, honako hau eman da:
1.–Erabakitzen da behin betiko betearaztea 2013ko abenduaren 27ko epaia, Ángel Chaparro Garcíak, Antonio Rolan Crespok eta Manuel Sobrado Lópezek (alderdi betearazlea) eskatua Recia Estructuras SLren aurka (betearazpenpeko alderdia).
2.–Betearazpena abiarazten da 3.456,89 euroko printzipala ordain dadin, gehi 1.000,00 euro interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.
1.–Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote zordunari, hots, Recia Estructuras SLri: 3.456,89 euroko printzipala, gehi 1.000,00 euro interesen eta kostuen ordainean, behin-behinekoz kalkulatuta, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.
Halaber, betearazpenpeko alderdiak bankuetan, kutxetan edo gordailu, kreditu, aurrezki eta finantzaketako beste entitate batzuetan bere alde dituen saldoen enbargoa dekretatzen da, aurreko atalean adierazitako kopuruak berdindu arte. Telematika bidez eginen da enbargoa, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuaren bidez.
2.–Balio beza ebazpen honek Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioarentzako agindu gisa, enbargoa egin dezan, Prozesu Kudeaketako Kidegoko funtzionario batek lagunduta. Ondasunak atxikitzerakoan, legez ezarritako hurrenkera eta mugak errespetatu behar dira.
3.–Igor bitez behar diren exhorto, ofizio eta aginduak zordunaren ondasunak ezagutzeko eta enbargoaren eraginkortasunerako.
4.–Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin.
Adierazpen horretan, bere ondasunen gain eskubideren bat duten pertsonak ere aipatu behar ditu, halakorik bada, eta bere ondasunak beste prozesuren bati lotuta badaude, zein prozesu den zehaztu behar du.
Halaber, irabazpidezko ondasunak ala pribatiboak diren adierazi behar du, haien kargak zehaztu, eta, kasua bada, kreditu bermatuen zenbatekoa adierazi behar du.
5.–Zordunari ohartarazten zaio betearazten den tituluan ezarritako betebeharra betetzen ez badu eta horretarako bidezko arrazoirik ez badago, atzeratzen den egun bakoitzeko 300 eurorainoko diru kopurua ordaintzeko betebeharra ezarri ahalko zaiola.
6.–Betearazpena eskatzen duen idazkiarekin eta betearazten den ebazpenaren lekukotzarekin, osa bedi pieza banandua betearazpena tramitatzeko.
7.–Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 252. eta 23. artikuluak).
Aurka egiteko bidea: berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (Lan Prozedurari buruzko Legearen 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).
Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Santander bankuan irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.
Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
Eta Recia Estructuras SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Bilbon, 2014ko urriaren 9an.–Idazkari judiziala, Inés Alvarado Fernández.
Iragarkiaren kodea: J1414192