225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

561/2014 falta-judizioa

Elena Recio Sánchez andrea, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari da, Claudia Kulka alderdi izanik, eta absoluzio-epaia eman da 2014ko urriaren 16an. Autoak haren eskura daude epaitegi honetan.

Eta jasota gera dadin eta Claudia Kulkari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2014ko urriaren 21ean.–Idazkaria, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1414205