225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 473/2014 prozedura

Sara Otero Del Amo andrea, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: etendako segidako traktua berriro hasteko Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. epaitegi honetan bideratu den 473/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Lizarrako mugapean.

Hiri finka: merkataritzako lokala, Lizarran dagoena, Sorkunde Garbiaren pasealekuan, zenbakirik gabe; hogeita bederatzi metro eta laurogeita hamasei dezimetro koadro ditu, eta muga hauek: aurrean, Santiagoko pasabidea eta horren bitartez, Fortunato Castejón; atzean, Esteban Landa; sartu eta eskuinaldean, Feliciano San Martín; eta ezkerraldean, banandutako lokala, Tomás Segorbe Salsamendiri saldua.

Jabetzaren erregistroa.–Lizarrako Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 2.482. liburukia, 202. liburua, 4.900. finka.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2014ko urriaren 16an.–Idazkari judiziala, Sara Otero Del Amo.

Iragarkiaren kodea: J1414201