225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2015eko urtarrilaren 1etik aitzineko aldaketa, zenbait tasa,
prezio publiko eta kanonetan. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2014ko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, aldaketa hasiera batean onetsi du ondotik ematen diren ordenantza fiskaletan, tasa, prezio publiko eta kanonei buruzko zenbait artikuluz den bezainbatean, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan. Hona hemen: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala; Udal igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala; Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala, eta Esako bazkalekuko larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Esan, 2014ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1415160