225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren zerga-tasak. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2014ko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki du zerga-tasa hauek hasiera batean onestea, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,412.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,6798.

–EIOZ: %4.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Portzentajeak: legean ezarritako gutieneko tarteen arabera.
  • Karga-tasa: %8.

–JEZ: %1,40.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Esan, 2014ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1415159