2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
13/2014, 14/2014, 15/2014, 16/2014, 17/2014, 18/2014, 19/2014 eta 20/2014 aldaketak, 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Valtierrako Udalak, 2014ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan 13/2014, 14/2014, 15/2014, 16/2014, 17/2014, 18/2014, 19/2014 eta 20/2014 aldaketak egiteko espedientea. 3/2014tik 17/2014ra bitarteko aldaketak, biak barne, kreditu gehikuntzak dira eta, 18/2014tik 20/2014ra bitartekoak, biak barne, kreditu berezien sorrera.
Iragarkia 2014ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:
13. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu gehikuntza
GASTUAK:
12100-62500.–“Herriko Etxeko ekipamendua”: 3.712,00 euro.
KREDITUAK BEHEITITZEA:
45103-62201.–“Kultur Etxea eraberritzea”: 3.712,00 euro.
14. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu gehikuntza
GASTUAK:
45104-13100.–“Musika Eskolako irakasleen lansariak”: 2.375,45 euro.
DIRU-SARRERAK:
33013.–“Musika Eskolako tasa”: 2.288,00 euro.
Kredituak beheititzea:
45103-62201.–“Kultur Etxea eraberritzea”: 87,45 euro.
15. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu gehikuntza
GASTUAK:
45104-16002.–“Musika Eskolako irakasleen Gizarte Segurantza”: 857,65 euro.
KREDITUAK BEHEITITZEA:
45103-62201.–“Berrikuntzak Kultur Etxean”: 857,65 euro.
16. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu gehikuntza
GASTUAK:
53300-60002.–“Oihan jardueretarako inbertsioak”: 5.000,00 euro.
KREDITUAK BEHEITITZEA:
45103-62201.–“Kultur Etxea eraberritzea”: 5.000,00 euro.
17. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu gehikuntza
GASTUAK:
75100-22607.–“Turismoa sustatzeko jarduerak (Kalabaza feria)”: 2.100,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
39902.–“Herri bazkariko diru-sarrerak”: 2.100,00 euro.
18. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu berezia
GASTUAK:
12100-62600.–“Informatikako ekipoak erostea”: 2.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
872.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 2.000,00 euro.
19. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu berezia
GASTUAK:
45104-62201.–“Musika Eskola handitzea”: 51.825,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
872.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 51.825,00 euro.
20. aldaketa 2014ko aurrekontuan: Kreditu berezia
GASTUAK:
43200-60109.–“Etxebizitza botatzea eta lur berdinketa”: 11.900,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
872.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 11.900,00 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierrako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Valtierran, 2014ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1414441