225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa ordenantza fiskaletan, 2015erako zerga-tasa
eta prezio publiko berriak onetsirik. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, erabakia hartu zuela aldaketa hasiera batean onesteko ondoko ordenantzetan, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tasa eta prezio publikoak ezartzeko. Honako ordenantza hauek aldatu dira:

–Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituena.

–Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituena.

–Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituena.

–Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

–Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena

Orobat erabaki zen espedientea jendaurrean edukitzea, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertuta, 30 egunean erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen; halakorik batere aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Sarrigurenen, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1415133