225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akats zuzenketa iragarki honetan: Kreditu transferentzien gaineko espedientea, Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

2014ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, iragarki hau argitaratu zen: “Kreditu transferentzien gaineko espedientea, Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena”. Hura Udalak onetsi zuen, 2014ko urriaren 29an egin osoko bilkuran.

Argitalpen horretan, akats bat atzeman da iragarkiaren testuan, bere lehen paragrafoan kreditu-transferentzien espedientea dela erraten baita, kreditu-osagarrien espedientearen ordez. Beraz, bidezko da hura zuzentzea:

Iragarkiaren lehen paragrafoan, hau dioen tokian: “kreditu-transferentzien espedientea...” honela behar du: “kreditu-osagarrien espedientea...”.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2014ko azaroaren 10ean.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1415183