225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2015. urteko zerga-tasak. Onespena

Jaizko Udalak, 2014ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onetsi zituen:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2015eko karga-tasa bere horretan uztea hirilurreko ondasun higiezinetarako: %0,26.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2015eko karga-tasa bere horretan uztea, landalurreko ondasun higiezinetarako: %0,71.

3. Gainbalioaren gaineko zergaren 2015eko karga-tasa bere horretan uztea:

–5 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.

–10 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.

–15 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.

–20 urte bitarte: 2,5 koefizientea; karga-tasa, 12.

4. Gainerako zerga-tasak beren horretan uztea.

Jaitzen, 2014ko urriaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1415107