2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udal Plan Orokorra aldatzea “Curtidores” VII/Z-1 eremuan. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2014ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 17-OCT-14 (10/CU).
Ikusirik espedienteko dokumentazioa, honako hau erabaki da:
1. Jakintzat hartzea Nafarroako Gobernuko Sustapeneko kontseilariaren 85E/2014 Foru Agindua, urriaren 3koa, haren bitartez behin betiko onetsi baita Iruñeko Udal Plan Orokorra “Curtidores” VIII/Z-1 eremuan aldatzeko espedientea, Iruñeko Udalak sustatua.
2. Argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean onetsitako hirigintza araudia.
UDAL PLAN OROKORRA “CURTIDORES” -
VIII / Z-1 EREMUAN ALDATZEA
HIRIGINTZAKO ARAUDI PARTIKULARRA
1.–Eremuaren identifikazioa.
Unitate Integratua: VIII.
Izena: Z-1.
Azalera (m²): 560,25.
Kokalekua: Portale Berriko Jaitsierako kalea, 6-8.
2.–Egiturazko determinazioak.
Helburu orokorrak.
Gaur egungo eraikina mantentzea, hiriaren memoria historikoaren aztarna baita.
Hirigintzako araubidea.
Lurzoru mota: hirilurra.
Kategoria: finkatua.
Erabilerak: bizitegia.
3.–Determinazio xehakatuak.
Baldintza orokorrak.
Lurzatia gune finkatu bat izanen da, eta sistema orokor-parke batean integratuta egonen da. Bai lurzatian ibilgailuendako sarbidea egiteko bai eraikinaren ingurunean beste edozein jarduketa egiteko, izaera hori kontuan hartuz eginen dira proiektuak.
Eraikinean esku hartzeko baldintzak.
1. Kontserbazioa eta zaharberritzea: zuzeneko jarduketa. Bertako eraikinaren elementuak ordezten ahalko dira baldin eta frogatzen bada horiek kontserbatzea ez dela teknikoki bideragarria; gainerakoa mantendu eta kontserbatu eginen da.
2. Handitzea: ez da onartzen.
3. Ordezpena: Bigarren mailako elementu atxikien azalerak eta bolumenak ordezten ahalko dira, honako baldintza hauek kontuan hartuz, eraikin osoan:
a. Lurzatiak: egungoa.
b. Lerrokadurak: egungoak bolumen nagusirako; bigarren mailako elementuak nahi bezala kokatuko dira, baina gorputz nagusiari atxikita egon behar dute.
c. Garaierak: SS+B+1.
d. Gehieneko azalera eraikigarria: egungoa.
e. Proposatutako erabilerak: Oinarrizko unitatearen erabilera xehakatua:
Bizitegi kolektiboa, Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluaren arabera.
f. Etxebizitza kopurua, gehienez: Hirigintzako Araudi Orokorraren 39. artikuluaren araberakoa.
g. Proiektuaren baldintzak: eraikinaren jatorrizko formak berreskuratzera edo bultzatzera bideratuko dira jarduketak; eraikina bolumen trinko eta prismatiko batez eratuta dago, oinplanoa errektangularra da nabarmenki, eta lau isurkiko teilatua du.
h. Aparkalekuak: Hirigintzako Araudi Orokorraren arabera, erdisotoko solairuan paratzen ahalko dira, eta ez dira eskatuko solairu horretan sartzen ahal diren plazak baino gehiago. Garajea edo horren zati bat beheko solairuan kokatu daiteke, gorputz nagusiari atxikitako elementu eraikiak erabiliz, betiere jarduerari kalte egiten ez bazaio, eta ez da eskatuko gutxieneko plaza kopurua betetzeko.
i. Bestelakoak: lurzatian eraiki gabe dagoen eremuak erabilera publikoko zortasuna izanen du gainazalean.
Betearazteko baldintzak.
Planaren garapena: zuzeneko jarduketa.
Eraikinean esku hartzeko proiektuek urbanizazioko esku-hartze puntual osagarriak planteatzen ahal dituzte, eta horiek gauzatzea eta mantentzea partikularren gain egonen da; halakoetan, berariazko proiektu bat eginen da, eremua inguratzen duen sistema orokorraren gainean prestatua, eremu hori parkea dela kontuan harturik.
Epeak: 3 urteko epea ezartzen da eraikinerako eraikuntza eta jarduera lizentziaren eskaera aurkezteko, eta 5 urtekoa, berriz, obrak bukatzeko. Bi epe horiek Udal Plan Orokorraren aldaketa honek indarra hartzen duenean hasiko dira.
Iruñean, 2014ko urriaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1414434