2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
10. poligonoko 956. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena
Galar Zendeako Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea katastroko 10. poligonoko 956. lurzatiaren xehetasun azterlana, Espartza Galarko S-4 sektoreko UB-6.2 lurzatian Juan Nuin Osések eta Beatriz Zugasti Lasecak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Getze Galarren, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1415122