2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2014rako
Berriobeitiko Udalak adierazi du 2014ko abenduaren 10ean bukatuko dela 2014ko jarduera ekonomikoen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2014ko abenduaren 10ean kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Berriobeitin, 2014ko azaroaren 10ean.–Jarduneko alkatea, Francisco Esquíroz Subiza.
Iragarkiaren kodea: L1415164