2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2015eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokorra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Berriobeitin, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1415142