2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2013ko ekitaldiko kontu orokorrak. Behin betiko onespena
Udal honetako Kontuen Batzordeak adostasun txostena eman die 2013ko ekitaldiko kontuei, eta espedientearen jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik, oharrik edo kaxarik aurkeztu; beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatuarekin bat, Berbintzanako Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen Berbintzanako Udalaren eta Musika Eskolaren kontuak, 2013ko ekitaldiari dagozkionak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Berbintzanan, 2014ko azaroaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1415135