2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
2015erako aldaketa zenbait ordenantza fiskaletan.
Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2014ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketak hasiera batean onestea ondotik ematen diren ordenantzetan, 2015eko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
1.–Ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasak arautzen dituena.
2.–Ordenantza fiskala, Igerilekuak eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
3.–Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta Udalaren beste hileta zerbitzuenak arautzen dituena.
4.–Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.
5.–Ordenantza fiskala, Administrazio espedienteak tramitatzeko tasak arautzen dituena, gero obra lizentziak eman beharrez.
6.–Ordenantza fiskala, Eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituena.
7.–Ordenantza fiskala, Hareen eta bertze material batzuen erauzketa arautzen duena.
8.–Ordenantza fiskala, Herrilurretako aprobetxamendua arautzen duena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauetako aldaketa jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondotik, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Arguedasen, 2014ko azaroaren 10ean.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1415199