2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Aguilar Kodesko Udalak, 2014ko urriaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2014 aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aguilar Kodesen, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L1415153