225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoak, Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan kabo izateko deialdiaren kontra.

Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 4koa) onetsi zen Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Horren aurrean,

Mikel Astiz Azagra eta Pedro Javier Bayano Azcona jaunek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren aurka (2014ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 4koa). Horren bitartez onetsi zen Barañaingo eta Burlatako polizia kidegoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egin ahal izateko iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2014ko azaroaren 7an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1415167