225. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, eskolazain izateko lekualdatze lehiaketaren deialdiaren kontra.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 548/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 31koa) onetsi zen eskolazainen 19 lanpostu huts (D mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Horren aurrean,

María Isabel Galarreta Iriarte andreak errekurtsoa jarri du, euskara maila neurtzeko probako emaitzen aurka, eskolazainen 19 lanpostu huts (D mailakoak) lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian (Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 10eko 548/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2014ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 31n). Eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei horren berri ematen zaie, alegazioak egin ahal izateko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko gehieneko epean, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña) aurkeztuz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2014ko azaroaren 7an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1415166