223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ordenantza fiskala, Energia berriztagarrien gelan eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Energia berriztagarrien gelan eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oibarren, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1414966