223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 1105/2014

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1105/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Gure Urtats Adur SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, 2014ko abenduaren 22ko 11:30ean 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea 4, 1. solairua) ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko azaroaren 7an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1415132