223. ALDIZKARIA - 2014ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Tarifen aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi du ondotik ematen diren ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifetan, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan. Hona hemen:

–Udal igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak.

–Tasak, Udalaren obra-hondakindegian obra-hondakinak botatzeagatik.

–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Oibarren, 2014ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1414965