2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen erregelamenduaren aldaketa. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2014ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen erregelamenduaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Garesen, 2014ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1415068