2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2014ko azaroaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Garesen, 2014ko azaroaren 6an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1415066